Gipuzkoa Digitala Programa: Produktu 4.0


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Helburua

Berrikuntza dakarten fabrikazio aurreratuko eta 4.0 industriako merkatura bideratutako produktu eta aplikazio berrien garapena laguntzea

Onuradunak

Gipuzkoan lantegiak dituzten eta lurraldean ikerketa, garapena edo berrikuntza egiten duten enpresak.

Ekintzak
  • Produkzio-prozesuaren kudeaketa eta kontrola
  • Konektibitatea
  • Konputazioa eta cloud-a
  • Errealitate areagotua eta errealitate birtuala
  • Robotika aurreratua
  • Gauzen Internet (IoT)
  • Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurketa aurreratua
  • Fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa
  • Prozesuen eta produktuen trazabilitate-teknologiak
  • Adimen artifiziala, ikaskuntza automatikoa (Machine Learning)
Balorazio irizpideak
  • Proposamenaren balioa eta bikaintasuna: 40 puntu
  • Ezarpenaren kalitatea eta eraginkortasuna: 25 puntu
  • Erakundearen profila, trakzio-gaitasuna eta proiektuaren emaitzen eragina: 35 puntu.
Baldintzak

Laguntza izateko gutxieneko puntuazioa: 50 puntu.

Zenbatekoa
  • Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, eta % 60ra iritsi ahal izango da honako baldintza hauek betetzen badira:
    • + % 10 enpresa ertaina
    • +% 20 enpresa txikia eta mikroenpresa
    • +% 15 (ETEen lankidetza, dibulgazioa)
  • Gehieneko zenbatekoa: 50.000 €, lankidetzan arituz gero: 60.000 €
Ordainketa
  • Aurreratzeko aukera ( % 70eraino)
  • Jarduera amaitzean eta deskargua aurkeztean
Hasiera

Eskabidea aurkeztu ondoren. Izaera pizgarria.

Deialdia Berria

ORDEZKARITZAEskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia

LUZAPENAK: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.