Laguntza-lerro hau Gipuzkoa Digitala programaren oinarrien barruan dago, eta eraldaketa digitaleko diagnostiko bat dutela egiaztatzen duten enpresei laguntzeko diseinatuta dago. Diagnostiko hori enpresatik kanpoko adituekin lankidetzan egin da, eta, hori gauzatzeko, aholkularitza espezializatua behar dute. Horretarako, Gipuzkoako ETEen eraldaketa digitala bizkortzeko dirulaguntzak ezarri dira, proiektuen definizioa hobetzen lagunduko duen laguntza espezializatua emanez.
Laguntzen zenbatekoa
Guztira deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa 150.000,00 eurokoa da.
Gehieneko dirulaguntza 7.500 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko.
HartzaileakEntitate onuradunak Gipuzkoan diharduten ETEak izango dira, betiere lagundu beharreko proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean aplikatzekoak badira.
Baldintzak- Enpresa eskatzaileek egiaztatu beharko dute digitalizazio-egoerari buruzko diagnostiko eguneratua dutela, eta diagnostiko hori kanpoko pertsonek egin dutela, baldin eta esperientzia hori egiaztatzen badute.
- Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Tokiko Garapen Agentziekin batera kogestionatutako eta finantzatutako ETE Digitalaren prozesuan parte hartzeagatik antzeko laguntza lortu duten enpresak.
Aurkeztu behar diren agiriak
Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
- Entitate eskatzailearen karakterizaziodatuak, dirulaguntzen aplikazioan dagoen eredu normalizatuaren arabera.
- Enpresak duen eraldaketa digitalaren diagnostikoaren kopia, noiz egin den eta zer pertsona edo erakunderekin egin den adierazita.
- Aholkularitza enpresaren eskaintzan honako informazioa jaso beharko da:
-enpresaren egungo egoera
-aurreikusitako hobekuntzak/emaitzak
-aurkeztu beharreko dokumentazioa eta egutegia
-parte hartuko duten pertsona kopurua
-aurreikusitako lanorduen kopurua
-aplikatu beharreko orduaren kostua
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Eskaerak aurkezteko lekua"Dirulaguntzen ataritik” sartuko da eskatzailea eskaerara.
Araudi aplikagarriaEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.