Lankidetza Hitzarmenak: ETE digitala


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Finantzaketa

Aurrekontua: 650.000 €.

                      400.000 € 2024ean eta 250.000 € 2025ean.

Hartzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta garapen agentzien arteko hitzarmena, sustapen ekonomikorako gobernantza eredu berria garatzeko oinarriak ezartzen dituena, 2017ko ekainaren 2koa, sinatu duten entitateak.

Proiektuen baldintzak

Proiektuek bat etorri behar dute, nahitaez, Euskadin hartutako Espezializazio Adimenduko Estrategiarekin, non eskualdeko garapen agentziak modu koordinatu batean lan egiten ari diren, errealitate hori Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetara hurbiltzeko.

Kontua da orain arte egindako lana mantendu eta sakontzea, proiektu berriak eta horietara hurbiltzeko modu berriak bilatuz.

Agentzia bakoitzak lanerako plan bat planteatu beharko du, eta, bertan, aurreko ekitaldietan bultzatutako proiektuen jarraipenaz gain, identifikatu eta bere jardunean sartuko ditu eraldaketa digitalaren bidez bere negozio prozesuetan berrikuntza txertatzeko interesa duten enpresa berriak.

Dirulaguntzen banaketa

Laguntzen banaketa agentzia guztientzat antzekoa izango da, eta aurrekontua aurkezten diren proiektuen artean banatuko da, baldin eta proiektuok, gutxienez, dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa lortzen badute eta programak eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen badute.

Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak

Programa honen ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak.

Proiektutik zuzenean eratortzen diren gastu orokorrak eta bestelako ustiapen-gastu gehigarriak; gastu horiek, guztira, ezin izango dute gainditu proiektuan parte hartzen duten barneko langileen kostuaren % 20, justifikatu beharrik izan gabe.

Eskaerak aurkezteko epea

2024eko irailaren 23a arte

Laguntzak emateko prozedura

Dirulaguntza hauen ezaugarri bereziak direla eta, lehia gabeko konkurrentzia-erregimenean emango dira, entitate interesatuak eskaera egin ondoren, entitate horren egoera kontuan izanda, eta ez da eskaeren arteko alderaketarik egin beharko ez eta lehentasun hurrenkerarik ezarri ere.

Aurkeztu behar diren agiriak

«Dirulaguntzen ataritik» sartuko da eskatzailea eskaerara. Eskaerarekin batera, eranskinean dagoen ereduari jarraituz, agiri hauek aurkeztuko dira:
a) Lan plana. Dirulaguntzaren xede den proiektuko jardueren kronograma.
b) Toki garapeneko eskualdeko agentzien izenean jardungo duten pertsonen curriculuma.
c) Parte hartuko duten beste pertsonen edo entitateen identifikazioa, eta bakoitzak izango duen ardura.
d) Jarduketen aurrekontu xehatua.
e) Fase bakoitzean esku hartuko duten enpresen gutxi gorabeherako kopurua.
f) Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela erakusten duten ziurtagiriak. Ez da horiek aurkeztu beharrik izango baldin eta eskaeran baimena eman bazaio laguntzak kudeatzen dituen Departamentuari aipatu datuak zuzenean eskuratzeko organo eskudunetatik.

Zuriketa eta ordainketa

Onartutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- Entitate onuradunek onarpenaren unean eskatu ahal izango dute laguntzaren lehenengo zatiaren ordainketa, dirulaguntzari dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finantzazio gisa.
- Bigarren zatia ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute. Ordaintzeko eskaerarekin batera oinarrietan aurreikusitako zurigarriak aurkeztuko dira.
 Hala ere, proiektua amaitu aurretik entitate onuradunek laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete.

Araudi aplikagarria

Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoan, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako araudian, eta diru laguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarrietan ezarritakoa.

 

Kontsultak egin behar badituzu

Tlf:   943 113 989

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.