SUKALBERRI


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Programaren aurrekontua: 295.000

Programa honen xedea da gastronomiaren balio kateko enpresa gipuzkoarren eraldaketa sustatzea, enpresetan Teknologia Berrien eta Berrikuntza Integralaren erabilera indartuz (produktua, zerbitzuak, kudeaketa, prozesuak, industrializazioa, eta abar), haien inpaktuari aurrea hartuz, negozio eta kudeaketa eredu berriak definituz, sektorearen barruko belaunaldi aldaketa eta Nazioarteko lidergoa bultzatuz.

Eskaerak aurkezteko epea

2024ko uztailaren 10etik irailaren 12a arte, biak barne.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”..

Proiektuak hasteko data: Proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik
Proiektuak burutzeko eta justifikatzeko gehieneko data: 2025eko irailaren 18a.

Entitate onuradunen baldintzak

a) Gipuzkoako "ekosistema gastronomiko" delakoaren barruan jarduten diren enpresak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dirulaguntza hauetara enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke. Entitate bakoitzak aurkeztuko du bere eskaera dagokion dokumentazioa erantsita. 

Hala ere, eskuineko esteka erabil dezakezu DOKUMENTUAK DESKARGATZEKO, on-line inprimakietan eta/edo ereduetan eskatzen den informazioa eskuratzeko.

Proiektuaren betekizunak

Lehentasunez, proiektuek berrikuntzan laguntzen duten jarduerak jaso beharko dituzte, besteak beste, alderdi hauetan:

. Produktuak eta prozesuak.

. Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra.

. Banaketa logistika sistemak.

. Negozio ereduak.

Lehentasunezkotzat joko dira, puntuazio gehigarria lortuz, 4.0 paradigmaren esparruetan oinarritutako berrikuntza teknologikoak; bereziki, eraldaketa digitala eta enpresa-prozesuei aplikatutako adimen artifizialeko tresnak erabiltzea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Diruz lagundu ahal izango dira:

. Langileen kostuak, proiektuan aritzen diren heinean.

. Azpikontratazio kostuak eta berrikuntzaren arloko aholkularitza eta laguntza zerbitzuak.

. Inbertsioak ibilgetuan, baldin eta proiektua behar bezala gauzatzeko beharrezkoak badira eta haien kostua ez bada proiektu osoaren % 25 baino handiagoa.

. Bestelako ustiapen-gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratorritakoak.

- Ez da diruz lagunduko programa informatiko estandarrak erostea.

- Fakturan jasanarazitako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da diruz lagundu daitekeen gastutzak joko.

Laguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

-Eskaera egiten duen erakundearen profila: 20 puntu arte.
-Proiektuaren ezaugarriak: 50 puntu arte.
-Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
-Beste batzuk: 10 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak emandako fiialtasun bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, betiere horren kostua gainditzen ez bada.

Araubide juridikoa

Dirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013/12/24).

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa

- Aurreikusitako gastuei aplikatu beharreko dirulaguntzaren ehunekoa honako hau izango da:

. % 40koa enpresa handien kasuan.

. % 50ekoa enpresa ertainen kasuan.

. % 60 enpresa txikien eta mikroenpresen kasuan.

- Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, dirulaguntza kostuen % 70ekoa izango da. Lortutako puntuazioa 80 puntutik gorakoa bada, kostuen % 100 izango da.

- Proiektu indibidual bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 30.000 eurokoa izango da; lankidetza-proiektuen kasuan, gehienez 40.000 eurokoa izan daiteke.

- Irabazi-asmorik gabeko erakundeek bakarrik aurkeztutako proiektuak lankidetzakotzat hartuko dira, baldin eta proiektuan gutxienez lau enpresak aktiboki parte hartzea bermatzen badute.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak: GAO 119 zkia, 2021eko ekainaren 25a

2024ko deialdia: GAO 132 zkia, 2024ko uztailaren 9a

Edozein zalantza argitzeko

943 11 22 16   Maria Antonia Morales Morales - amorales@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.