Sukalberri Programa


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Helburua

Gastronomiaren sektorea bultzatzea Gipuzkoan.

Onuradunak

Gipuzkoako “Ekosistema Gastronomikoaren” barruan beren jarduera garatzen duten enpresak, bai jatetxe-jardueran, bereziki goi sukaldaritzan, bai ekoizleengan, produktuak eraldatzen dituen elikagaien industrian, sektorerako ekipo profesionalen industrian, osagaien industrian eta horrekin lotutako beste jarduera batzuetan hasten den balio katean zehar.

Ekintzak

Proiektuek berrikuntzan laguntzen duten jarduerak jaso beharko dituzte. Lehentasunezkotzat hartuko dira izaera teknologikoko berrikuntzak, bereziki eraldaketa digitala eta enpresa prozesuei aplikatutako Adimen Artifizialeko tresnen erabilera.

Balorazio irizpideak
  • Erakunde eskatzaileen profila: 20 puntu, gehienez.
  • Proiektuaren ezaugarriak: 50 puntu, gehienez.
  • Proiektuaren trakzio-ahalmena: 20 puntu, gehienez.
  • Beste batzuk (argitasuna, zehaztasuna, xehetasun-maila, berdintasuna, euskara): 10 puntu, gehienez.
Baldintzak

Laguntza izateko gutxieneko puntuazioa: 50 puntu.

Zenbatekoa
  • Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa: 30.000 euro, eta lankidetza-proiektuak: 40.000 €-raino
  • Diru-laguntzaren gehieneko ehunekoa: % 40 enpresa handiek, % 50 ertainek eta % 60 enpresa txikiek.
  • Minimis araua bete behar duten diru-laguntzak.
  • Ez da onartzen 200 €-tik beherako fakturarik
Ordainketa
  • Aurrerakina egiteko aukera (lehenengo urteko partidarako emandakoa)
  • Jarduketa amaitzean eta justifikazioa aurkeztean
Hasiera

Proiektuak ezin izango dira hasi eskabidea aurkeztu baino lehen.

Deialdia

2025-07-02 GAO 125 zkia.

2021-06-25 GAO 119 zkia.

Berria

ORDEZKARITZAEskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia

LUZAPENAK: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)