Helburua da Gipuzkoako eraikuntza-sektorearen balio-kateko enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzea.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeakEskaerak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 18tik azaroaren 7ra, biak barne.
Proiektuak hasteko epea: ezingo dira hasi 2022ko abuztuaren 1a baino lehen.
Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2023ko urriaren 14a baino lehen.
Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.
Diruz lagun daitezkeen gastuakGastu hori diruz lagundu ahal izateko, aldez aurretik egoerari buruzko diagnostiko bat izan beharko dute, enpresari aplika dakizkiokeen irtenbide teknologikoak identifikatzeko.
Horrez gain, onuradunak eraikuntza-sektorearen balio-kateko enpresa bat izan behar du: CNAE.
Laguntzak emateko prozeduraDirulaguntza hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.
Balorazio irizpideak eta puntuazioak-Eskaera egiten duen erakundearen profila: 25 puntu arte.
-Proiektuaren ezaugarriak: 55 puntu arte.
Beste batzuk: 20 puntu arte.
Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek, Estatukoek nahiz Europar Batasunekoek, edo nazioarteko organismoek xede bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera eta baliabideekin, baldin eta ez badute jardueraren kostua gainditzen, betiere beste dirulaguntza horien araudiak horren inguruan ezar dezakeena eragotzi gabe.
Erregimen juridikoaOinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europa Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.
Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira, guztira, 200.000 eurotik gorakoak izan, dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.
Laguntzen zenbatekoaEnpresa bakoitzak gehienez 25.000 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du, baina ezin izango du gainditu:
a) aldez aurretik egindako auto-diagnostikoaren kopia, enpresaren abiapuntuko egoera zehazten duena.
b) hala badagokio, enpresak egindako diagnostikoaren kopia, jarduketaren gomendioak jasotzen dituena.
c) galdetegia: enpresa eskatzaileari, garatzen duen jarduerari, plantillari, fakturazio-mailari eta proiektuak programaren 6.oinarriko balorazio-irizpideen arabera ebaluatzea ahalbidetzen duten gainerako informazioari buruzko informazioa biltzen duena.
d) memoria: garatu beharreko proiektua, haren irisimena, aurrekontua eta gauzatzeko epea azaltzen dituena, aurrekontuak erantsita.
f) Ordainketa aurreratuaren eskaera.
Araudi aplikagarria2022ko deialdia eta oinarri arautzaileak: GAO 196 zkia, 2022ko urriaren 17a.
Edozein zalantza argitzekoÁngel Martín
angelmartin@gipuzkoa.eus
943112214
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.