- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoa Digitala Programa: DATEKIN
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-17 - 2025-06-25 13:00
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaDatuaren berrerabilera eta datuaren gobernantza bultzatzea Gipuzkoako enpresetan.
OnuradunakGipuzkoan kokatuta dauden enpresak.
Ekintzak- Minimis. Ez da bateragarria beste laguntza eta dirulaguntza batzuekin.
- Azpikontratazioak
- Inbertsioak (gehienez proiektuaren kostuaren % 25)
- Proposamenaren balioa eta bikaintasuna: gehienez 40 puntu.
- Inplementazioaren kalitatea eta eraginkortasuna: gehienez 25 puntu.
- Erakundearen profila, trakzio-gaitasuna eta proiektuaren emaitzen eragina: gehienez 35 puntu.
- Laguntza lortzeko gutxieneko puntuazioa: 50 puntu
- Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.
- Datua erabili eta ustiatzeko proiektuetan: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40, eta % 70era iritsi ahal izango da honako baldintza hauek betetzen badira:
- + % 10 ETE
- +20% proiektua Adimen Artifizialekoa bada
- Datua lortzeko proiektuetan: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30, eta % 50era iritsi ahal izango da honako baldintza hauek betetzen badira:
- + % 10 ETE
- +% 10, proiektua Adimen Artifizialekoa bada
- Gehieneko zenbatekoa: 40.000 € erabilera- eta ustiapen-proiektuetan eta 20.000 € lorpen-kasuetan. Lankidetzako proiektuetan % 25 gehituko da.
- Aurrerakina aurreratzeko aukera.
- Jarduera amaitzean eta justifikazio-kontua aurkeztean.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
DeialdiaGipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2025-05-16, 91 Zenbakia.
BerriaORDEZKARITZA: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
LUZAPENAK: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Eider Sarasola
- 943112284
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.