Gipuzkoa Digitala - DATEKIN


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Enpresentzako dirulaguntzak

Lerro honen helburua da Gipuzkoako enpresen artean datuen balorizazio prozesua bizkortzea enpresaren eta negozio ereduaren eraldaketa digitala lortzeko; horretarako, datuak informazio garrantzitsu bihurtzen adituak diren kanpoko eragileen kontratazioa bultzatuko da, enpresei erabakiak hartzen laguntzeko.

Aurrekontua: 860.000 €

                      520.000 € 2024an eta 3400.000 € 2025ean.

Hartzaileak

Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatuta dauden eta jasotako dirulaguntzarekin egindako hobekuntzak lekuko lantokietara aplikatzen badituzte.

Proiektuen baldintzak
Lerro honek bi laguntza eremu aurreikusten ditu, enpresen heldutasun digitalaren mailaren arabera eta kalitatezko datuak eskuragarri dauden ala ez kontuan hartuta:
 
a) Digitalizazio maila nahikoa duten enpresak, modu egituratuan biltegiratutako datuak dituztenak eta horiek erabiltzeko eta ustiatzeko proiektu bat planteatzen dutenak.
 
b) Prozesuen nolabaiteko digitalizazio maila duten enpresak eta beren sistemetatik datorren informazioa erabiltzeko aukera aztertu nahi dutenak.
 
Proiektuek laguntza aditua izan beharko dute, enpresatik kanpokoa, ahal dela Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien bitartez.
 
Gastu mota lagungarriak: azpikontratazioak eta inbertsioak (proiektuaren kostu osoaren %25 gainditzen ez badute).
 
Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza kostuaren %40 izan daiteke erabilera eta ustiapen-proiektuetarako, eta %30 azterketa-proiektuetarako (araudia aplikatuz).

ETEen kasuan, %10 handituko da dirulaguntza, eta OTEB kontratatuz gero, %10 handituko da erabilera eta ustiapen-proiektua bada, eta %20 azterketa-proiektua bada.

Gehieneko zenbatekoa: 40.000 € ezarpen-proiektuetarako edo 20.000 € azterketa-proiektuetarako.

Oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak «minimis» deritzon arau Europear mende egongo dira: Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira, guztira, 200.000 eurotik gorakoak izan, dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak bateraezinak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin.

Eskaerak aurkezteko epea

ESKAERA: 2024ko maiatzaren 3tik uztailare 1era arte, biak barne.

Erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzeko.

Proiektuaren amaieraren justifikazioa: 2025eko irailaren 10a baino lehen (barne).

Hautapen prozedura bakarra

Ezarpen-proiektuek izango dute lehentasuna. Aurrekontua ez bada amaitzen ezarpen-eskaerekin, azterketa-proiektuak baloratuko dira.

Eskaerak irizpide orokor hauei jarraikiz baloratuko dira:
- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
- Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
- Beste batzuk: 10 puntu arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera beteta.

- Lana egingo duen enpresaren eskaintza.

- Balioetsi daitezkeen gainerako dokumentuak.

Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzea

Onartutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- Entitate onuradunek hilabeteko epea izango dute laguntzaren lehenengo zatia ordaintzea eskatzeko, dirulaguntzari dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finantzazio gisa.
- Bigarren zatia ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2025ko irailaren 10a baino lehen (barne). Hala ere, proiektua amaitu aurretik, entitate onuradunek laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete dirulaguntzari dagozkion jarduketak gauzatu ahal izateko finantzazio gisa; horretarako, banku abala aurkeztu beharko da, aurreratutako dirulaguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutze interesei dagokiena.

Programa honen araudia

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022-04-05, 65 Zenbakia esteka

Deialdia

Boletín Oficial de Gipuzkoa, 02-05-2024, Número 84 enlace

Edozein zalantza argitzeko

Tlf: 943 11 3989

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.