BerriTEK+ Prozesua


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2026-04-22 - 2026-06-01 13:00
  • Arloa: Berrikuntza

Deskribapena:

Helburua

Laguntza-lerro hau bideratuta dago garapen fase aurreratuan dauden baina oraindik testuinguru operatibo, produktibo edo komertzialetan ezarrita ez dauden soluzio teknologikoak dituzten proiektuetara.

Onuradunak

A mota: Jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak

B mota: Gipuzkoan diharduten ETEak

Enpresaren jarduera nagusiaren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren lehentasunezko (JEZ) altako epigrafeak: JEZ.

Ekintzak

A mota:  Prozesu industrialetan teknologia aurreratuen ezarpena eta baliozkotzea, garapen teknologikoaren azken faseetan dauden eta jarduera errealean modu eraginkorrean integratu nahi diren proiektuak.

B mota: Bide eta ibilbide-orri teknologikoak diagnostikatzeko, aztertzeko eta definitzeko zerbitzuak, produktuan edo prozesuan berrikuntza-aukerak identifikatzeko.

Balorazio irizpideak
  • Proposamenaren balioa eta bikaintasuna: gehienez 40 puntu
  • Inplementazioaren kalitatea eta eraginkortasuna: gehienez 25 puntu
  • Erakundearen profila, trakzio-gaitasuna eta proiektuaren emaitzen eragina: gehienez 35 puntu
Baldintzak

A mota: 

  • Diruz lagunduko dira barneko langileen gastuak, kostu instrumentalak eta materialak, patenteen kostuak eta azpikontratazioak.
  • Ez dira diruz lagunduko proiektuen bigarren faseak, produktu edo zerbitzuen bertsio hobetuak, produktu edo prozesuen kalitatea hobetzeko ohiko ahaleginak, ekoizpen-jardueraren plangintza, bidaia eta mantenu gastuak.

B mota:

  • Azpikontratazioak diruz lagunduko dira.

Erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, jarduketa mota bakoitzeko.

Zenbatekoa

A mota:

  • Laguntzaren intentsitatea ez da izango diruz lagundu daitekeen kostuaren %25 baino gehiagokoa baina handitu ahalko da %60 arte:
    • Ertaina +10, txikia +20, lankidetza eraginkorra edo proiektuaren emaitzak hedatzea +15
  • Gehieneko laguntza:
    • Banakako proiektuetan 60.000 € eta lankidetza proiektuetan 70.000 €

B mota:

  • Laguntzaren intentsitatea ez da izango diruz lagundu daitekeen kostuaren %50 baino gehiagokoa. Intentsitate hori handitu ahal izango da %100eraino, baldin eta zerbitzu horietarako laguntzen zenbateko osoa ez bada 200.000 € baino handiagoa enpresa bakoitzeko, 3 urteko edozein alditan.
  • Gehieneko dirulaguntza 20.000 €
Ordainketa
  • Aurreratzeko aukera
  • Jarduera amaitzean eta deskargua aurkeztean
Hasiera

Eragin pizgarria

Deialdia

GAO 72 zk. 2026eko apirilaren 21a

Berria

OrdezkaritzaEskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia

Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)