Berrikuntzako Zuzendaritzak Berrikuntza Teknologiko gisa kalifikatu daitezkeen proiektuen kalifikazio txostenak egingo dizkie hala eskatzen duten enpresei, 2014ko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, 63.2. artikuluan ezartzen duenaren arabera.
63.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, "Berrikuntza teknologikoa da ondasun edo zerbitzu berriak edo hobetuak merkaturatzea ahalbidetzen duen aurrerapen teknologikoa, edo enpresaren lehiakortasuna hobetze aldera negozio prozesu berriak edo hobetuak ezartzera bideratutakoa.
Ondorio horietarako, ondasun, zerbitzu edo negozio prozesuak berriak edo hobetuak izango dira haien ezaugarriak edo aplikazioak, teknologiaren ikuspegitik, nabarmen desberdinak direnean lehendik zeudenen aldean, dela teknologia berriak erabili direlako, dela existitzen diren teknologikoek erabilera edo konbinazio berriak izan dituztelako, erregelamenduz ezartzen diren terminoetan."
64 BIS ARTIKULUAZuzendaritza honek kreditu fiskala erakunde finantzatzaile bati transferitu nahi dioten I+G+b proiektuetarako kalifikazio-txostenak egingo ditu, zerga-ondorioetarako. Balorazioak oraindik gauzatzen hasi ez diren proiektuei dagozkie eta horien iraupen osoagatik, egin beharreko gastuen aurreikuspenekin (art. 64 bis).
89 TER ARTIKULUA89 Ter artikulua: Kenkaria hazkunde ahalmen handiko entitateak finantzatzeagatik.
Zergadunek %30eko kenkaria aplikatu ahal izango dute sorrera berriko entitate berritzaileen akzio edo partaidetzak lehen mailako merkatuan harpidetzeagatik-zergaldian zehar dirutan ordaindutako kopuruengatik-, baldin eta entitate horiek apartatu honetan eta hurrengo 4.eta 5.apartatuetan xedatutakoa betetzen badute.
Baldintza horietako bat betetzen dela frogatzeko, txosten arrazoitua beharko da.
Hori horrela, txostenak egiteko eskaerak zuzendaritza honi zuzenduko zaizkio.
Kontuan izan beharrekoaTxostenak doakoak dira eta lotesleak dira Ogasunarentzat.
I+G proiektuak SPRIren bidez informatuko dira, eta hari eskatu beharko zaio txosten hori; Berrikuntzako Zuzendaritzak, berriz, berrikuntza teknologikoko proiektuen txostenak egingo ditu.
Ez dira ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko jardueratzat hartuko (64. art.):
a) berrikuntza zientifiko edo teknologiko esanguratsurik ez dakarten jarduerak.
b) produkzio-jardueraren plangintza.
c) kalitate-kontrola, produktuen eta prozesuen normalizazioa, gizarte-zientziak eta merkatu-azterketak, langileen prestakuntza, etab.
Aurkeztu behar diren agiriak-Proiektuaren galdetegia ONLINE bete beharrekoa (adibidea ikusgai DOKUMENTUAK DESKARGATUn).
-Proiektuaren memoria (gehienez 25 orrikoa).
Eskaera proiektu bakoitzeko banakatu behar da. Eskabide 1 proiektu bakoitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea63.2 artikulua:
Kendu nahi den gastuaren ekitaldi fiskala amaitu baino lehen aurkeztu beharko du eskatzaileak.
Eskaeran zerga ekitaldi horretan egindako gastuak bakarrik hartuko dira kontuan.
64. bis eta 89 ter artikuluak:
Txostena proiektua hasi aurretik eskatuko da.
Enpresak, oro har, txosten bakarra eskatuko du proiektua egiten den zergaldi guztietarako.
Eskabidea urte osoan zehar egin ahal izango da.
Ebazpen EpeaBerrikuntza Zuzendaritzak, txostenak egingo ditu dagokion eskaera aurkeztu ondoren, gehienez ere 6 hilabeteko epean.
Araudi aplikagarria2/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.
2014ko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena.
Informazio gehiagoSPRI-I+G proiektuetarako kalifikazio txostenak eskatzea.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.