Zerga Ondorietarako Kalifikazio Txostenak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

BERRIKUNTZA: Txosten bat eskatzeko informazioa 63 ARTIKULUA

Berrikuntzako Zuzendaritzak Berrikuntza Teknologiko gisa kalifikatu daitezkeen proiektuen kalifikazio txostenak egingo dizkie hala eskatzen duten enpresei, 2014ko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, 63.2. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

63.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, "Berrikuntza teknologikoa da ondasun edo zerbitzu berriak edo hobetuak merkaturatzea ahalbidetzen duen aurrerapen teknologikoa, edo enpresaren lehiakortasuna hobetze aldera negozio prozesu berriak edo hobetuak ezartzera bideratutakoa.

Ondorio horietarako, ondasun, zerbitzu edo negozio prozesuak berriak edo hobetuak izango dira haien ezaugarriak edo aplikazioak, teknologiaren ikuspegitik, nabarmen desberdinak direnean lehendik zeudenen aldean, dela teknologia berriak erabili direlako, dela existitzen diren teknologikoek erabilera edo konbinazio berriak izan dituztelako, erregelamenduz ezartzen diren terminoetan."

64 BIS ARTIKULUA

Zuzendaritza honek kreditu fiskala erakunde finantzatzaile bati transferitu nahi dioten I+G+b proiektuetarako kalifikazio-txostenak egingo ditu, zerga-ondorioetarako. Balorazioak oraindik gauzatzen hasi ez diren proiektuei dagozkie eta horien iraupen osoagatik, egin beharreko gastuen aurreikuspenekin (art. 64 bis).

89 TER ARTIKULUA

89 Ter artikulua: Kenkaria hazkunde ahalmen handiko entitateak finantzatzeagatik. 

Zergadunek %30eko kenkaria aplikatu ahal izango dute sorrera berriko entitate berritzaileen akzio edo partaidetzak lehen mailako merkatuan harpidetzeagatik-zergaldian zehar dirutan ordaindutako kopuruengatik-, baldin eta entitate horiek apartatu honetan eta hurrengo 4.eta 5.apartatuetan xedatutakoa betetzen badute. 

Baldintza horietako bat betetzen dela frogatzeko, txosten arrazoitua beharko da. 

Hori horrela, txostenak egiteko eskaerak zuzendaritza honi zuzenduko zaizkio. 

Kontuan izan beharrekoa

Txostenak doakoak dira eta lotesleak dira Ogasunarentzat.

I+G proiektuak SPRIren bidez informatuko dira, eta hari eskatu beharko zaio txosten hori; Berrikuntzako Zuzendaritzak, berriz, berrikuntza teknologikoko proiektuen txostenak egingo ditu. 

Ez dira ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko jardueratzat hartuko (64. art.):

a) berrikuntza zientifiko edo teknologiko esanguratsurik ez dakarten jarduerak.

b) produkzio-jardueraren plangintza. 

c) kalitate-kontrola, produktuen eta prozesuen normalizazioa, gizarte-zientziak eta merkatu-azterketak, langileen prestakuntza, etab.

Aurkeztu behar diren agiriak

-Proiektuaren galdetegia ONLINE bete beharrekoa (adibidea ikusgai DOKUMENTUAK DESKARGATUn). 

-Proiektuaren memoria (gehienez 25 orrikoa). 

Eskaera proiektu bakoitzeko banakatu behar da. Eskabide 1 proiektu bakoitzeko.

Eskaerak aurkezteko epea

63.2 artikulua: 

Kendu nahi den gastuaren ekitaldi fiskala amaitu baino lehen aurkeztu beharko du eskatzaileak. 

Eskaeran zerga ekitaldi horretan egindako gastuak bakarrik hartuko dira kontuan. 

64. bis eta 89 ter artikuluak: 

Txostena proiektua hasi aurretik eskatuko da.

Enpresak, oro har, txosten bakarra eskatuko du proiektua egiten den zergaldi guztietarako.

Eskabidea urte osoan zehar egin ahal izango da.

Ebazpen Epea

Berrikuntza Zuzendaritzak, txostenak egingo ditu dagokion eskaera aurkeztu ondoren, gehienez ere 6 hilabeteko epean. 

Araudi aplikagarria

2/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.

2014ko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena. 

Informazio gehiago

 SPRI-I+G proiektuetarako kalifikazio txostenak eskatzea. 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.