Programa honen helburua gazteen kontratazioa sustatzea da, Gipuzkoako enpresetan I+G+b bultzatuz.
Lehen enplegua lortzen duten gazteen kontratazioa partzialki finantzatzeko erabiliko dira laguntzak.
Lehen enplegutzat hartuko da kontratatutako pertsonak aldez aurretik bere prestakuntzara egokitutako lanpostu batean lan egin ez badu.
Laguntzen zenbatekoaLaguntzaren intentsitatea ez da kontratazio-kostuen %50 baino handiago izango, urte batean zehar, 15.000 euro gehienez ere.
HartzaileakLaguntzen onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako ETEak, berrikuntza-maila aurreraturik ez dutenak, ez direnak xede horretarako laguntza-deialdien onuradun izan.
BaldintzakLaguntzen onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako ETEak, berrikuntza-maila aurreraturik ez dutenak, ez direnak xede horretarako laguntza-deialdien onuradun izan.
30 urtetik beherako pertsona hartuko da gaztetzat. Pertsona horrek 24 urte baino gehiago baditu, ez du ordaindutako enplegu finkorik izan beharko aurreko sei hilabeteetan.
Kontratatu beharreko pertsonak unibertsitate-titulua edo goi-mailako prestakuntza-zikloa izan beharko du.
Baldin eta kontratazioak ez badakar enpresako enplegatuen kopurua handitzea aurreko 12 hilabeteetako batez bestekoarekin alderatuta, lanpostua hutsik geratu beharko da langilearen dimisioaren, desgaitasunaren, adinagatiko erretiroaren, lan-denboraren borondatezko murrizketaren edo bidezko diziplinazko kaleratzearen ondorioz, eta ez kaleratzearen ondorioz.
Kontratatutako pertsonak I+G+b arloko prestakuntza jasoko du, enpresari kosturik eragin gabe. Prestakuntza hori nahitaezkoa izango da.
Aurkeztu behar diren agiriak- Erantzunkizunezko Aitorpena eranskina
- Enpresaren deskribapena eta kontratazioarekin lortu nahi diren helburuak
- Ordainkea Eskaera eranskina
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da, 09:00etan. Epe hori amaituko da programaren aurrekontua amaitzen denean eta 2022ko uztailaren 21a baino lehenago, 13:00etan.
OharrakBeharrezko informazio guztia: GAO
Izena | Kargua | Telefonoa | E-posta |
Maite Salustiano Esnoz |
Teknikaria | 943112233 | msalustiano@gipuzkoa.eus |
Amaia Eskisabel Tolosa | Administraria | 943112039 |
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.