JM Korta bekak


  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2024-12-28
  • Berrikuntza

Deskribapena:

Deskribapena

Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen xedea da Joxe Mari Korta bekak ematea, Lanbide Heziketaren eremuan, inguruko erakundeetan giza baliabideak hobetzeko apustuari bizirik eusteko eta, horrela, Joxe Mari Kortaren ondarea osatzen duten balioak Gipuzkoako gizarteari transmititzeko, hala nola zintzotasuna, ahalegin pertsonala, elkarrizketa eraikitzailea, humanismo solidario eta konprometitua, eta Herriarekiko maitasuna.

Laguntzen zenbatekoa

Deialdi honek bi beka ditu, bakoitza 6.000 eurokoa.

Baldintzak

- Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikasten dutela egiaztatzen duten pertsona fisikoak.

- Eskatzaileek hezkuntza-ibilbide bat egiaztatu beharko dute, ikasketak maila aurreratuagoan egin ahal izateko.

- Beka emateko unean, pertsonek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera.

- NANaren kopia

- Curriculum laburra eta azken ikasturteari dagokion espediente akademikoaren kopia.

-  Egindako lanbide-adarraren eta bekaren finantzaketa aplikatzeko aukeratutako ikastetxearen eta espezialitatearen deskribapena.


- Euskararen ezagutza egiaztatzea.

- Boluntariotza-lanen edo gizarte-arloan egindako jardueren zerrenda

- Bere baldintza pertsonalak azaltzen dituen memoria txiki bat, bekak nola lagun dezakeen bere ezagutzak hobetzen; enpresa-eremuaren ikuspegia eta ezagutza; bidezko eta berdintasunezko gizarte bat lortzeko hezkuntzaren balorazioa, etab. (gehienez 10 orrialde).

Eskaerak aurkezteko epea

2024ko urriaren 29tik 2024ko abenduaren 28ko 12:00ak arte (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean)

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu behar dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez.

Araudi aplikagarria

Joxe Mari Korta beken oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.