- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Eskulangintza Sustatzeko Plana 2024
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2024
- Berrikuntza
Deskribapena:
DeskribapenaEskulangintza sektorea sustatzeko programa, lehiakortasuna hobetzeko, eta merkaturatzea eta gizartean duen balioa indartzeko.
Entitate onuradunakEntitate onuradunak izango dira eskulangintzan aritzen enpresak izango dira, batetik, banako enpresaburuak eta enpresa sozietarioak, eta, bestetik, Gipuzkoako eskulangintza sektorearen ordezkaritza erakundeak.
Dirulaguntzen xedeko jarduerak
- Eskulangintzako enpresak
- Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute.
- Web-orriak sortzea eta eguneratzea.
- Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak.
- Negozio lokalaren aloikarua.
- Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko.
- Azoketan parte hartzea.
- Eskulangintzako elkarteak
- Eskulangintza sektoreko elkarte edota erakundeek azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzea.
Kostuak eta dirulaguntzen zenbatekoak
Proiektu bakoitzerako gehieneko diru laguntzaren zenbatekoak:
- Eskulangintzako enpresak
- Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute: diruz lagun daitekeen kostuaren % 75raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.
- Web-orriak sortzea eta eguneratzea: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.
- Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak: diruz lagun daitekeen kostuaren % 100raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.
- Negozio lokalaren errentamendua: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 800 euro eman ahal izango dira.
- Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.
- Azoketan parte hartzeko:
- Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren %60 adinakoa izango da dirulaguntza, eta, gehienez ere, 2.000 euro azokako. Diruz lagundu daitekeen gastutzat joko da zoruaren eta erakusmahaiaren alokairu faktura, azokaren antolatzaileak egindakoa.
- Gipuzkoako azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren %80rainokoa finantzatuko da, gehienez ere, 1.700 euro azokako.
Eskulangintza lantegi bakoitzari ezingo zaio guztira 5.500 euro baino gehiago eman.
- Eskulangintzako elkarteak
- Azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzeagatik: % 65eraino finantzatuko da, gehienez ere 15.000 euro azoka bakoitzeko.
Dirulaguntza emateko prozedura
Lehiaketa bidezkoa, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
Dirulaguntzaren Bateragarritasuna/Bateraezintasuna
4.1.c eta 4.1.g oinarrietan aurreikusitako jarduerak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntzarekin.
Oinarri hauek arautzen duten dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, eta ezin da izan ez bakarka, ez beste dirulaguntza batzuekin batera, ez beste herri administrazio batzuen laguntzekin batera.
4.1.a, 4.1.b, 4.1.d, 4.1.e eta 4.1 f oinarrietan aurreikusitako jarduerak bateraezinak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntzarekin.
Betetzeko epeak
- Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 25ean amaituko da, 13:00etan.
- Jarduerak hasteko epea: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Proiektuen exekuzio data: 2025ko otsailaren 28rako amaituko da.
Araudi aplikagarria
- 2024ko deialdia (2024ko maiatzaren 15ko GAO, 93 zk.).
- Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak aldatzea 2021 (2021eko apirilaren 20eko GAO, 71. zk.).
- Onartutako oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia (GAO, 2020/114. zk.).
- Testu kontsolidatua.
Informazioa gehiago
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/artisautza/artisautza-programa
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu:
EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua
Telefonoak:
- Kudeaketa Administratiboa: 943 11 22 18
- Kudeaketa Teknikoa: 943 11 22 87
sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
- Marisa Gabilondo
- 943112287
- sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.