Herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak lurraldeko herritar erakundeei


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Herritarren Partaidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta xede diren jarduketak

Dirulaguntza hauen xedea da, demokrazia parte-hartzaileko esperientzien garapena sustatzea, hain zuzen ere, herritarren inplikazio aktiboaren bidez, herritarren jabekuntza bilatuko dutenak beraien parte-hartze politikoa indartzeko eta bizitza kalitatea hobetzeko.
Era berean, esperientziak garatuz lortu nahi dena da herritar erakundeek herritarrekin parte-hartze prozesuak sustatzeko duten gaitasuna sendotzea.
3. oinarri arautzailean jasota dauden arabera (2019ko urtarrilaren 8ko Diputatuen Kontseiluaren Erabakia; 2019ko urtarrilaren 17ko GAO, 12. zk.), dirulaguntzen xede diren jarduketak herritarren parte-hartzea sustatzeko izango dira.

Entitate onuradunak

Herritar erakundeek, banaka edota taldean, deialdi honetara aurkezteko aukera dute. Herritar erakundeek banaka proposamen bakarra aurkeztu dezakete. Bestalde, talde batek ezingo du ere eskaera bat baino gehiago aurkeztu.

Emateko prozedura

Dirulaguntzak konkurrentzia erregimenaren bidez emango dira.

Balorazio irizpideak

a) Esperientziaren diseinuan eta inplementazioan planteatutako estrategia metodologikoa: gehienez 30 puntu.
b) Herritarren arteko gizalegea, elkarrizketa eta elkar ulertzea bultzatzen duten jokabide parte hartzaileak aplikatzea:  gehienez 15 puntu.
c) Partaidetzari dagokionez herritarren prestakuntza, ikaskuntza eta ahalmena bultzatzea: gehienez 15 puntu.
d) Maila guztietan sareko lana bultzatzea eta, halaber, inplikatutako pertsona eta kolektibo guztien artean ardura hartzea: gehienez 15 puntu.
e) Prozesuaren berri ematea: gehienez 10 puntu.
f)  Euskararen erabilera sustatzea: gehienez 6 puntu.
g) Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea: gehienez 9 puntu.

Aurrekontua

260.000 euroko aurrekontua 2023ko deialdiari aurre egiteko, honela banatuta: 130.000 euro 2023ko aurrerakina ordaintzeko eta gainerako 130.000 euro 2024an ordaintzeko.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Lagundu daitekeen zenbatekoa eta emango den laguntza, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztuko dira, betiere erabili daitezkeen aurrekontuak aintzat hartuta eta oinarri hauetan finkatutako balorazio irizpideei jarraituz. Dirulaguntza jasotzen bada, diru laguntza emateko dekretuan adierazitako aurrekontu konputagarriaren % 100 zuritu beharko da. Dirulaguntzak ez du gaindituko prozesuaren kostu osoaren % 80.
Herritar erakunde batek proiektu bakoitzagatik gehienez 8.000 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 3a arte.
- Proiektuen exekuzio epea: 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko maiatzaren 13a arte.
- Aurrerapen mailaren txostena: 2023ko urriaren 23a arte (% 50eko aurrerakina kobratzeko).
- Proiektuak zuritzeko epea: 2024ko maiatzaren 13 arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/). Diru-laguntzen deialdi honi dagokion atalean dauden formulario guztiak osatu beharko dira (hain zuzen ere, ondoren aipatzen direnei buruzkoak), eta behar izanez gero, dagozkien agiriak gehitu beharko dira:
a) Herritarren partaidetzarako prozesuaren memoria.
b) Prozesuaren aurrekontu xehatua, gastu lagungarriak zehatz-mehatz banakatuta.
c) Entitate eskatzaileak, estatuko edo nazioarteko administrazio edo entitate publiko zein pribatuetatik, xede berbererako jaso dituen edo eskatu dituen laguntza, sarrera edo baliabideen adierazpena. Beste finantziaziorik ezean hori aitortzen duen adierazpena. Adierazpena eskaera elektronikoan sinatu behar da.
d) Erantzukizunezko adierazpena: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, onuradun izateko 12. artikuluan ezartzen dituen debekuetan sartuta ez egoteari buruzkoa. Adierazpena eskaera elektronikoan sinatu behar da.
e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskatzaileak adierazpen bat izenpetu dezake: berariazko baimena emateko ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak zuzenean Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren Idazkaritzaren esku utz ditzaten. Aipatutako adierazpena izenpetzeko aukera eskaera elektronikoan jasota dago.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak xede bereko beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Oinarri arautzaileak eta deialdia

Oinarri arautzaileak: 2019ko urtarrilaren 8ko Diputatuen Kontseiluaren Erabakia (2019ko urtarrilaren 17ko GAO, 12. zk.).
Deialdia: Gobernantza Departamentuko 2023ko urtarrilaren 21eko 101/2023 Foru Araua (2023ko urtarrilaren 27an GAO, 18. zk.)

Informazio gehiago

Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia
partaidetza@gipuzkoa.eus

jpinas@gipuzkoa.eus - 943 11 23 52

Ebazpena

1455/2023 Foru Agindua, uztailaren 19koa, dirulaguntzak ematekoa, 2023ko deialdiari dagozkionak, Gipuzkoako herritar erakundeek herritarren partaidetza sustatzeko.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Herritarren Partaidetza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.