Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jarduketetarako emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutako dirulaguntzak.
Dirulaguntza horien helburu bakarra da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoan elkartegintza eta emakumeen partaidetza soziala sustatzeko asmoz.
Erakunde eskatzaileak1. Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte helburu bakartzat emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzea duten elkarteek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek (7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa, aplikagarri den eremukoak), baldin eta 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan, 2/2015 Foru Arauak, martxoaren 9koak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak, 26.3 artikuluan eta martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23. artikuluan jasotako debekuren batek ez badiete eragiten.
2. Deialdi honetan ezin dute parte hartu ez elkarte edo entitateprofesionalek, ez enpresek.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaDirulaguntza hauek jaso nahi dituzten erakundeek, formularioa bete behar dute, oinarri orokorretan agertzen den dokumentazioa, eta dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
a) Entitate eskatzaileen nortasunaren egiaztagiria (dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar).
b) Entitate eskatzailearen zinpeko adierazpena, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta emakume bazkideen % 75a, gutxienez, Gipuzkoan bizi direla egiaztatzen duena.
d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak, baldin eta ukatzen badira dirulaguntzak kudeatzen dituen organoak zuzenean jaso dezan, administrazio eskudunen eskutik, zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzakoei buruzko informazioa. Baimen hori ematen badute, ez dute aipatutako ziurtagiririk aurkeztu beharrik
e) 2024ko azaroaren 29ra arte garatu beharreko lan proiektua.
f) Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez, lantalde teknikoaren edo pertsona fisiko edo juridikoaren prestakuntza eta esperientzia profesionala egiaztatzeko agiriak, jarduerak egiteko halakorik kontratatzen bada.
g) Proiektuaren aurrekontu xehatua, diruz lagundu daitezkeen gastuen eta aurreikusten diren diru sarreren zerrenda zehatzarekin.
h) Diru laguntza eskatzen den jarduera bererako eskatu diren bestelako laguntzen zerrenda: zenbateko laguntza, laguntza hori zein administrazio edo erakunde publikori nahiz pribaturi eskatu zaion eta zein egoeratan dagoen zehaztuta (ukatuta, erabakitzeko, onartuta, diru kopuruak). Bestela, diru laguntza eskatzeko aurkeztu diren proiektuetarako beste diru laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena.
i) 2. oinarrian aipatutako elkarte eta entitateek egiaztatu behar dute ez daudela onuradun izatea eragozten duten debeku egoeretan; horretarako, bide hauek erabili ahal izango dituzte: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu transmisioak, dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuan kasu. Ziurtagiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez erantzukizunpeko deklarazioa aurkeztu ahalko du dirulaguntzaren eskaerarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoak emango duen ereduaren arabera.
j) Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aurkera ematen duena.
Baloratzeko irizpideak
Eranskinaren arabera. Oinarriak kontsultatu.
Eskaerak aurkezteko epea
2023ko abenduaren 22an bukatzen da.
Ebazpen epeaSei hilabete,gehienez ere, urteko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita
Emateko prozedura1. Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, deialdi eta hautaketa prozedura bakarraren bitartez
2. Prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Jaso beharreko dokumentazioaDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du, eta hori egindakotzat joko da, lege ondorio guztietarako, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena
Dirulaguntzaren zenbateko eta ordaintzeaDiru laguntzek ezingo dituzte gainditu eskatzaileek aurkezten duten diruz laguntzekoak diren gastuen aurrekontua, eta ezingo dira izan 25.000 euro baino gehiagokoak gizartearentzat orokorrean edo zaurgarritasun egoera handiena duten emakumeen talde berezientzat zuzendutako jarduketak dituzten proiektuak eta 8.000 euro elkarteak elkarteko kideentzat egiten dituen ohiko jarduera moduan antolatzen diren jarduketak dituzten proiektuak.
Diru laguntzak esleitzeko unean ordainduko dira osorik.
Aurrekontua410.000 euroko kontu saila xedatu da aurrekontuan.
Kontu zuritzailea aurkezteaKontu zuritzailea 2024ko abenduaren 10 baino lehen aurkeztu beharko da.
Deialdiaren oinarriak eta eskabiderako sarbideGAO22 arrunta 2or. (gipuzkoa.eus)
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 219 zkia 2023/11/14koa
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/berdintasuna/diru-laguntzak-
Informazio gehiago
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa
Gipuzkoa plaza zk. g.
20004 Donostia
berdintasunadirulaguntza@gipuzkoa.eus
943 11 20 76 / 943 11 39 92
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerdintasunaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.