1. Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte helburu bakartzat emakumeen eta gizonen berdintasuna duten elkarteek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek (7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa, aplikagarri den eremukoak), baldin eta ez badute 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gi puz koa ko Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan, eta 2/2015 Foru Arauak, martxoaren 9koak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak, 26.3 artikuluan ezarritako debekuren bat.
2. Deialdi honetan ezin dute parte hartu ez elkarte edo entitateprofesionalek, ez enpresek.
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jarduketetarako emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutako
dirulaguntzak.
Dirulaguntza hauek jaso nahi dituzten erakundeek, formularioa bete behar dute, oinarri orokorretan agertzen den dokumentazioa, eta dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
a) Laguntza lerro hauetara lehenengo aldiz aurkezten diren erakundeen kasuan, derrigorrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzak bisatutako estatutuen azken eguneraketa aurkeztea.
b) Administrazio honetan dokumentazioa azkenekoz aurkeztu zutenetik estatutuak aldatu dituzten erakundeek, Eusko Jaurlaritzak bisatutako estatutuen azken eguneraketa aurkeztu beharko dute.
c) Entitate eskatzailearen zinpeko adierazpena, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta bazkideen %75a, gutxienez, Gipuzkoan bizi dela egiaztatzen duena.
d) Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko dute bakar-bakarrik erakundea lehenengo aldiz aurkezten baldin bada edo laguntza lerro hauen ondorioetarako administrazio honen eskura dagoen kontu korrontearen zenbakia aldatu baldin badu.
e) Zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Hala ere, eskatzaileek baimena eman diezaiokete diru laguntzak kudeatzen dituen organoari, honek zuzenean jaso dezan, administrazio eskudunen eskutik, zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzakoei buruzko informazioa. Baimen hori ematen badute, ez dute aipatu dokumentazioa aurkeztu beharrik.
f) 2022ko azaroaren 30era arte garatu beharreko lan proiektua.
g) Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez, lantalde teknikoaren edo pertsona fisiko edo juridikoaren prestakuntza eta esperientzia profesionala egiaztatzeko agiriak, jarduerak egiteko halakorik kontratatzen bada.
h) Prozesuaren aurrekontu xehatua, diruz lagundu daitezkeen gastuen zerrenda zehatzarekin.
i) Diru laguntza eskatzen den jarduera bererako eskatu diren bestelako laguntzen zerrenda: zenbateko laguntza, laguntza hori zein administrazio edo erakunde publikori nahiz pribaturi eskatu zaion eta zein egoeratan dagoen zehaztuta (ukatuta, erabakitzeko, onartuta, diru kopuruak). Bestela, diru laguntza eskatzeko aurkeztu diren proiektuetarako beste diru laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena.
j) Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aukera ematen duena.
Baloratzeko irizpideakEranskinaren arabera. Oinarriak kontsultatu.
Eskaerak aurkezteko epea
2021eko abenduaren 3an bukatzen da.
Ebazpen epeaSei hilabete,gehienez ere, urteko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita
Emateko prozedura1. Diru laguntzak emateko prozedura izango da deialdi eta hautaketa prozesu bakarreko lehia.
2. Prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du, eta hori egindakotzat joko da, lege ondorio guztietarako, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena
Dirulaguntzaren zenbateko eta ordaintzeaDiru laguntzek ezingo dituzte gainditu eskatzaileek aurkezten duten diruz laguntzekoak diren gastuen aurrekontua, eta ezingo dira izan 25.000 euro baino gehiagokoak gizartearentzat orokorrean edo zaurgarritasun egoera handiena duten emakumeen talde berezientzat zuzendutako jarduketak dituzten proiektuak eta 8.000 euro elkarteak elkarteko kideentzat egiten dituen ohiko jarduera moduan antolatzen diren jarduketak dituzten proiektuak.
Diru laguntzak esleitzeko unean ordainduko dira osorik.
Aurrekontua410.000 euroko kontu saila xedatu da aurrekontuan.
Kontu zuritzailea aurkezteaKontu zuritzailea 2022ko abenduaren 10 baino lehen aurkeztu beharko da.
Informazio gehiagoEmakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa
Gipuzkoa plaza zk. g.
20004 Donostia
berdintasunadirulaguntza@gipuzkoa.net
943 11 20 76 / 943 11 39 92
Deialdiaren oinarriak eta eskabiderako sarbidehttps://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/11/10/c2107020.pdf
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak. Beka eta Dirulaguntzak
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerdintasunaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.