- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jarduerak (udalak eta mankomunitateak))
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2026
- Berdintasuna
Deskribapena:
HelburuaEmakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jardueretarako Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntzak.
Erakunde eskatzaileakOinarri hauen xede diren dirulagun tzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek –banaka eta/edo bat baino gehiago batera aurkeztuta– eta mankomunitateek, baldin eta proiektu estrategikoak garatu eta abian jarri nahi badituzte emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikaren esparruan, betiere ondoko hiru elementu hauek bilduko dituen berdintasunerako politika garatzeko esparru egorkor bat badute:
- Berdintasunerako plangintza
- Berdintasunerako politika garatzeko berariazko aurrekontua
- Plantillan berdintasunean espezializatutako teknikari propioak
Era berean, honako udal eta mankomunitate hauek ere aurkeztu ahan izango dira deialdira: berdintasunean espezializatutako langileak programetako bitarteko funtzionario gisa kontratatuta dituzten edo beren zerbitzuak sektore publikoko beste erakunde batek, bitarteko propio gisa, kontratatuta ematen dituzten udalak eta mankomunitateak, baldin eta konpromisoa hartzen badute lanpostua sortzeko eta dagokion lanpostuen zerrendan sartzeko deialdiren indarraldiko bi urteak amaitu baino lehen.
Proiektuen edukiaLaguntzak banatuko dira jarraian adierazten diren modalitateen arabera. Modalitate bakoi tza ren oinarri arau tzai le espezifikoak eranskinetan doaz:
- Berdintasunaren arloan lehentasunezkoak diren eskuhartze arloei lotutako proiektuak.
- Udaletako ahalduntze espazioen jarduera gisa era tzen diren jarduerak gara tzen dituzten proiektuak.
Diruz lagunduko dira bi urteko epean gauzatutako jarduketak, deialdiaren urteko urtarrilaren 1etik deialdiaren hurrengo urteko abenduaren 31ra arte.
Baloratzeko irizpideakBerdintasunaren arloko lehentasunezko esku-hartze gaiekin lotutako proiektuetarako:
a) Proiektua testuinguruan kokatzea. 10 puntu gehienez.
b) Proposamenaren kalitatea. 65 puntu gehienez.
- Helburuak defintzea. 15 puntu gehienez.
- Helburu horiei begira egingo diren jarduerak. 15 puntu gehienez.
- Laneko metodologia eta lan prozesua. 15 puntu gehienez.
- Jarraipen eta ebaluazio sistema. 15 puntu gehienez.
- Koherentzia orokorra, laburpena eta argitasuna. 5 puntu gehienez.
c) Lotura esku hartzeko ardatz nagusiekin. 5 puntu gehienez.
d) Proiektuaren eragina. 5 puntu gehienez.
e) Intersekzionalitatea. 5 puntu gehienez.
f) Sareko lana. 5 puntu gehienez.
g) Euskara. 5 puntu gehienez.
Udaletako ahalduntze espazioetako jarduera gisa eratzen diren jarduerak garatzen dituzten proiektuak:
a) Proiektua testuinguruan kokatzea. 10 puntu gehienez.
b) Proposamenaren kalitatea. 55 puntu gehienez.
- Helburuak definitzea. 10 puntu gehienez.
- Helburu horiei begira egingo diren jarduerak. 15 puntu gehienez.
- Laneko metodologia eta lan prozesua. 15 puntu gehienez.
- Jarraipen eta ebaluazio sistema. 10 puntu gehienez.
- Koherentzia orokorra, laburpena eta argitasuna. 5 puntu gehienez.
c) Lotura esku hartzeko ardatz nagusiekin. 5 puntu gehienez.
d) Berdintasun ekipamendu espezifikoak. 10 puntu gehienez.
e) Proiektuaren eragina. 5 puntu gehienez.
f) Intersekzionalitatea. 5 puntu gehienez.
g) Sarean lan egitea. 5 puntu gehienez.
h) Euskara. 5 puntu gehienez.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaDirulaguntza jasotzeko interesa duten erakundeek dagokion deialdian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera.
Eskaerak aurkezteko epea2026ko otsailaren 2an amaituko da.
Ebazpen epeaSei hilabete, gehienez ere.
Emateko prozedura- Diru laguntzak emateko prozedura izango da deialdi eta hautaketa prozesu bakarreko lehia.
- Prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.6.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta, argitalpen egunaren biharamunetik hasita, jakinarazpena egintzat joko da lege-ondorio guztietarako.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena.
AurrekontuaGipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa: 200.000 euroko kontu saila xedatu da 2026ko aurrekontuan eta 200.000 euroko kontu saila 2027ko aurrekontuan.
Eranskin bakoitzeko proiektu bat aurkeztu ahal izango da, gehienez, udal edo mankomunitate bakoitzeko, baldin eta bi proiektuen baturak eskatutako gehieneko zenbatekoa berrogei mila eurotik (40.000 €) gorakoa ez bada.
Dirulaguntzaren zenbateko eta ordaintzeaDirulaguntzaren zenbatekoa, jarduera egin dela justifikatu ondoren, zatikako bi ordainketaren bidez ordainduko da, erakunde eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.
Kontu zuritzailea aurkezteaEmandako dirulaguntzaren %50 ordainduko da deialdiaren urteko azaroaren 15a baino lehen gastuen kontu zurigarri partziala aurkeztu ondoren. Honek, gutxienez, diruz lagundu daitekeen gastuaren %50 jaso beharko du.
Gainerako %50 ordainduko da proiektuaren kontu zurigarria aurkeztu ondoren, deialdiaren hurrengo urtearen azaroaren 15a baino lehen. Diruz lagundutako jardueraren bat data horretarako guztiz amaitu ez bada, urte horretako abenduaren 10a baino lehen amaitu beharko da ezinbestean, eta kasu horretan, zuriketa urte horretako abenduaren 20a baino lehen aurkeztu beharko da.
Araudi aplikagarria- 2025eko abenduaren 16ko Diputatuen Kontseiluko erabakia, GAO 4zk. 2026ko urtarrilaren 8koa zeinaren bitartez dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onartzen diren: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jardueretarako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalei eta Mankomunitateei zuzendutako dirulaguntzak.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua (2007ko apirilaren 12 GAO), eta hori garatzeko araudia, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuz onartua (2008ko maiatzaren 6ko GAO).
Gipuzkoako Foru Aldundia > Egoitza > Laguntzak, Bekak eta Dirulaguntzak:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa
Gipuzkoa plaza zk.g. 20004 Donostia
berdintasunadirulaguntza@gipuzkoa.eus
943 11 20 76 / 943 11 35 42
- Amaia García Martínez
- 943113542
- berdintasunadirulaguntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.