Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jardueretarako Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei zuzendutako dirulagun
tzak.
Oinarri hauen xede diren dirulagun tzak jaso ahal izango dituzte Gi puzkoako Lurralde Historikoko udalek –banaka eta/edo bat baino gehiago batera aurkeztuta– eta mankomunitateek, baldin eta proiektu estrategikoak garatu eta abian jarri nahi badituzte emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikaren esparruan, betiere ondoko hiru elementu hauek bilduko dituen berdintasunerako politika garatzeko esparru egorkor bat badute:
- Berdintasunerako plangintza
- Berdintasunerako politika garatzeko berariazko aurrekontua
- Plantillan berdintasunean espezializatutako teknikari propioak
Era berean, honako udal eta mankomunitate hauek ere aurkeztu ahan izango dira deialdira: berdintasunean espezializatutako langileak programetako bitarteko funtzionario gisa kontratatuta dituzten edo beren zerbitzuak sektore publikoko beste erakunde batek, bitarteko propio gisa, kontratatuta ematen dituzten udalak eta mankomunitateak, baldin eta konpromisoa hartzen badute lanpostua sortzeko eta dagokion lanpostuen zerrendan sartzeko deialdiren indarraldiko bi urteak amaitu baino lehen.
Proiektuen edukia
Laguntzak banatuko dira jarraian adierazten diren modalitateen arabera. Modalitate bakoi tza ren oinarri arau tzai le espezifikoak eranskinetan doaz:
a) Berdintasunaren arloan lehentasunezkoak diren eskuhartze arloei lotutako proiektuak.
b) Udaletako ahalduntze espazioen jarduera gisa era tzen diren jarduerak gara tzen dituzten proiektuak.
Diruz lagunduko dira bi urteko epean gauzatutako jarduketak, deialdiaren urteko urtarrilaren 1etik deialdiaren hurrengo urteko abenduaren 31ra arte.
Baloratzeko irizpideak
Berdintasunaren arloko lehentasunezko esku-hartze gaiekin lotutako proiektuetarako:
a) Proiektua testuinguruan kokatzea. 10 puntu gehienez.
b) Proposamenaren kalitatea. 65 puntu gehienez.
- Helburuak defintzea. 15 puntu gehienez.
- Helburu horiei begira egingo diren jarduerak. 15 puntu gehienez.
- Laneko metodologia eta lan prozesua. 15 puntu gehienez.
- Jarraipen eta ebaluazio sistema. 15 puntu gehienez.
- Berrikuntzak. 5 puntu gehienez.
c) Lotura esku hartzeko ardatz nagusiekin. 10 puntu gehienez.
d) Intersekzionalitatea. 5 puntu gehienez.
e) Sareko lana. 5 puntu gehienez.
f) Euskara. 5 puntu gehienez.
Udaletako ahalduntze espazioetako jarduera gisa eratzen diren jarduerak garatzen dituzten proiektuak:
a) Proiektua testuinguruan kokatzea. 10 puntu gehienez.
b) Proposamenaren kalitatea. 65 puntu gehienez.
- Helburuak definitzea. 15 puntu gehienez.
- Helburu horiei begira egingo diren jarduerak. 15 puntu gehienez.
- Laneko metodologia eta lan prozesua. 15 puntu gehienez.
- Jarraipen eta ebaluazio sistema. 15 puntu gehienez.
- Berrikuntzak. 5 puntu gehienez.
c) Lotura esku hartzeko ardatz nagusiekin. 5 puntu gehienez.
d) Berdintasun ekipamendu espezifikoak. 10 puntu gehienez.
e) Intersekzionalitatea. 5 puntu gehienez.
f) Euskara. 5 puntu gehienez.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Dirulagun tza jasotzeko interesa duten erakundeek dagokion deialdian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera.
Eskaerak aurkezteko epea2022ko urtarrilaren 31n amaituko da.
Ebazpen epeaSei hilabete, gehienez ere.
Emateko prozedura1. Diru laguntzak emateko prozedura izango da deialdi eta hautaketa prozesu bakarreko lehia.
2. Prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.6.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta, argitalpen egunaren biharamunetik hasita, jakinarazpena egintzat joko da lege-ondorio guztietarako.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena
AurrekontuaGipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa: 200.000 euroko kontu saila xedatu da 2022ko aurrekontuan eta 200.000 euroko kontu saila 2023ko aurrekontuan.
Eranskin bakoi tze ko proiektu bat aurkeztu ahal izango da, gehienez, udal edo mankomunitate bakoitzeko, baldin eta bi proiektuen baturak eskatutako gehieneko zenbatekoa berrogei mila eurotik (40.000 €) gorakoa ez bada.
Dirulaguntzaren zenbateko eta ordaintzeaDiru laguntza ordaintzea.
Onartutako diru laguntza ordainduko da oinarri orokorretako 13. klausulan aipatzen den kontu zurigarria aurkeztu ondoren, eta kontu hori diru laguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.
Diruz lagundutako jarduerak ez badira amaitu data horretarako, urte horretako abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko da. Kasu horretan, onuradunek kontu zurigarri partziala aurkeztu beharko dute burututako jarduerekin, eta hitza eman beharko dute jarduera guztiak zurituko dituztela deialdi urtearen ondorengo urteko martxoaren 1a baino lehen, eta dirulaguntza ordainduko zaie.
Kontu zuritzailea aurkezteaEmandako dirulaguntzaren % 50 ordainduko da urte horretako urtarrilaren 1etik une horretara arte izandako gastuen kontu zurigarria aurkeztu ondoren. Kontu zurigarria deialdiaren urteko azaroaren 15a baino lehen aurkeztuko da, oinarri orokorretako 14. klausulan aipatzen den dokumentazioarekin.
Gainerako % 50a ordainduko da oinarri orokorren 14. klausulan aipatzen den proiektuaren kontu zurigarria aurkeztu ondoren. Proiektuaren kontu zurigarria deialdiaren hurrengo urteko azaroaren 15a baino lehen aurkeztuko da.
Araudi aplikagarria- 2020ko urtarrilaren 28ko Diputatuen Kontseiluko erabakia, GAO 24zk. 2020ko otsailaren 6koa zeinaren bitartez Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jardueretarako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2020-2021rako deialdia.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua (2007ko apirilaren 12 GAO), eta hori garatzeko araudia, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuz onartua (2008ko maiatzaren 6ko GAO).
Internetera sarrerahttp://www.gipuzkoa.net/dirulaguntzak , Beka eta Dirulaguntzak
Informazio gehiago
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa
Gipuzkoa plaza zk. g.
20004 Donostia
berdintasunadirulaguntza@gipuzkoa.eus
943 11 20 76 / 943 11 39 92
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerdintasunaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.