Bizikidetza Lantzen. 2023ko deialdia UDALAK


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Giza Eskubideak

Deskribapena:

Deskribapena. Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak.

Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalek udal proiektuak egitea, hartara bakea behin betiko eta modu atzeraezinean ezar dadin, gizarte bizikidetza bideratu dadin, kultura demokratikoan sakondu dadin eta giza eskubideen ezagutza eta begirune kultura bat sustatu dadin Gipuzkoako gizartean.

Helburu horiek dituzten ekimenek printzipio hauek izan behar dituzte:

− Giza eskubideak: Giza eskubide guztiak pertsona guztiontzat eta horien oinarria den giza duintasunaren defentsaren konpromisoa.

− Biktimak: biktima guztien eskubideekiko konpromisoa, egiarako, justiziarako eta erreparazioa jasotzeko duten eskubideei erantzunez.

− Memoria: iraganarekin kritikoa den memoria demokratiko batekiko konpromisoa. Elkarrizketetan oinarritutako memoria partekatua, bizikidetzari begira, biktimen sufrimenduarekin solidario dena eta irmoa giza eskubideen aurkako eraso ororen salaketarekin.

− Kultura demokratikoa: kultura politiko demokratikoan sustatzeko konpromisoa. Gizarte eredu demokratiko sendo baten alde lan egitean, konpromiso hartzen duten herritar askez eta kritikoz osatua.

− Gizarteratzea: presoen legezko eta konstituzioz onartutako gizarteratzearekiko konpromisoa, elkarbizitza politika baten lege printzipio eta printzipio humanitarioetan oinarritua, eta gizarteratze prozesuen lagungarri.

Bizikidetza sustatzeko elkarrizketa esparruak:

a) Udal ordezkaritza duten sentsibilitate politiko ezberdinen arteko elkarrizketa eta akordioa: udal bakoitzak bere antolaketa eta aukeren arabera forma emango dio elkarrizketa bideratzeko organo, batzorde edo mahaiari.

b) Herritarren foroak: ibilbide eta ikuspegi anitza duten bertako pertsonen arteko elkarrizketarako foroak, bizikidetza eta debate demokratikoa lantzeko asmoz.

Bizikidetza lantzeko sustapen eremuak:

c) Giza eskubideen kultura: gatazka eta emozioen kudeaketari buruzko formazioa herritarren foroan parte hartzen duten herritarrei edota ordezkari politikoei zuzenduta. Udalerrian eta herritar orori (gazteak bereziki kontuan hartuta) giza eskubideak, kultura demokratikoa eta bakearen kultura sustatzeko mota guztietako ekimenak bultzatu eta lagundu.
Hezkuntza formalean eta ez formalean giza eskubideen kultura eta bakea sustatzeko ekimenak.

d) Kultura Politiko Demokratikoa: herritarren eta ordezkari politikoen kultura politikoa sendotu. Debate politikoa era demokratikoa landu. Kultura Politiko Demokratikoa sustatzeko ekimenak martxan jarri.

e) Biktikmak eta memoria: udal eskumenen baitan, biktimak eta beren eskubideak kontutan hartzen dituen politika publikoak garatu eta laguntza eman. Memoriaren lanketa egin,  partekatua, errespetuzkoa, demokratikoa, ez justifikatzailea eta sufrimendu guztiak kontutan hartzen duena. Memoria ekitaldietan, batasuna eta adostasun politikoa landu.

f) Gizarteratzea: presoen gizarteratze prozesuei babesa ematea laguntza eta asistentzia neurrien bidez, betiere udalen laguntza eskumenen barruan.

Proiektuek gutxienez a) eremua landu beharko dute.

Diruz lagunduko dira 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31era bitartean egindako jarduketak.

Entitate onuradunak.

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Beharrezkoa den dokumentazioaren aurkezpena BAKAR-BAKARRIK egoitza elektronikoan egingo da agertzen diren formularioak betez  (ikusi ereduak "Dokumentazioa" atalean).

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

3.1. Eskatzaileari ez zaizkio inola ere diruz lagunduko ez funtzionamendu arrunteko gastuak, ezta bere langileen gastuak ere.

3.2. Diruz lagundu daitezkeen gastuen barruan, dirulaguntza zehazteko aintzat hartuko den diruz lagundutako jardueraren hedapenerako gastuei dagokion zenbatekoak ezingo du programa edo jardueraren aurrekontuaren % 20 gainditu.

Balorazio irizpideak.

a. Proiektuaren garapenean udal ordezkaritza duten sentsibilitate politiko ezberdinak parte hartzea sustatzeko neurriak (topaketak, prestakuntza, bitartekaritza, hitzaldiak, eta abar). 15 puntu.

b.  Giza eskubide, bake kultura eta kultura demokratikoaren hedapena herritarren artean; herritarren prestakuntza gai horietan; informazio kanalak sortzea sare sozialen bidez, tokiko aldizkarien bidez, posta bidezko bidalketen bidez, teknologia berrien bidez eta abarren bidez. 10 puntu.

c.  Herri foroak: bizikidetza eta debate demo-kratikoa lantzeko asmoz, ibilbide eta ikus-pegi anitza duten bertako pertsonen arteko elkarrizketarako foroak egotea edo helburu honekin ekimen sustatzea.15 puntu.

d.  Bizikidetza lantzeko sustapen eremuaren beste neurri batzuk: giza eskubideen ekimen pedagogikoak, biktimei erreparatzeko ekimenak, memoria politika garatzea, edo gizarteratzeko prozesuei ekarpenak egitea. 30 puntu.

e. Zeharkako politiken kudeaketa prozesuan (euskara, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, aniztasuna) .10 puntu.

f. Metodologia egokia programan ezarritako helburuak lortzeko (partaidetzako metodo-logia, kronograma egokia, planifikazio ego-kia, baliabide tekniko eta giza baliabide nahi-koak proiektua garatzeko). 30 puntu.

g. Ebaluazio adierazleak sartzea proiektuan, hartara proiektuaren eragina balioesteko (datuak sexuka, adinaren arabera eta hizkuntzaren erabilera aukera dagoen jardueretan). 10 puntu.

Emateko prozedura.

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da; eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Aurrekontua.

2023. urteko deialdi honetarako 140.000 euroko partida baimendu da.

Dirulaguntzen zenbatekoa.

5.1. Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa; eta gehienez ere 15.000 euro emango da jarduketa bakoitzeko.

5.2. Ildo horretatik, dirulaguntzaren xede diren jarduerak garatzeko, eskatzaileak proiektuaren kostu osoaren % 20a adinako ekarpena egin beharko du gutxienez; edo % 20ko kofinantziazioa izan beharko du.

Bete behar diren epeak.

2023. urteko ESKAERAK aurkezteko EPEA:

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17a arte izango da.

Eskaerak egoitza elektronikoan egin behar dira.

ZURIKETA:

a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren.

12.2. Ordainketak egin ahal izateko, erakunde onuradunek eguneratu egin beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak, betiere 6 hilabeteko indarraldia gainditu badute.

Dirulaguntzen ordaintze eta zuritzea

a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren.

12.2. Ordainketak egin ahal izateko, erakunde onuradunek eguneratu egin beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak, betiere 6 hilabeteko indarraldia gainditu badute.

Informazio osagarria.

Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritzak aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Diru laguntzak bateragarriak izango dira xede bereko beste diru laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere dagokion jarduketaren kostua gainditzen ez bada, horren inguruan beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Isiltasun administratiboaren ondorioak.

Ezezkoa.

10.4. Aurreko atalean adierazitako gehienezko epea amaitzerako ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, interesatuek administrazioaren isiltasunez beraien eskaerak ezetsiak izan direla uler dezakete.

Aplikatu beharreko araudia.

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa

3/2007 Foru Araua garatzeko emandako araudia, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa

 

Informazio gehiago. GAOra lotura.

 

2023ko deialdia. 38. GAO, 2023ko otsailaren 24koa

Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza
Itziar Eizaguirre
ieizaguirre@gipuzkoa.eus
943-11-21-40

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Giza Eskubideak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.