Giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza -Elkarteak. 2023ko deialdia


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Giza Eskubideak

Deskribapena:

Deskribapena. Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak.

Diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko erakundeek giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza defendatzeko eta hedatzeko proiektuak gauzatzea.

a) Giza eskubideak ezagutu eta zabaltzeko programak, gizarte kohesioaren faktore gisa.

b) Giza eskubideak (eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, eta solidaritate edo hirugarren belaunaldiko eskubideak) ongi ezartzen lagunduko duten programak

c) Pertsona guztien parte-hartzea aukera berdintasunean sustatzeko programak kultura, gizarte eta politikako hainbat gunetan; bertan, aniztasunari helduko zaio giza eskubideen ikuspegitik eta diskriminazio ezaren printzipioari arreta berezia eskainiz.

d) Aniztasuna gizarte kohesioa eta bizikidetza sustatzeko faktore gisa bultzatuko duten programak (hau da, ezaugarri hauen araberako aniztasuna: jatorria, etnia, kultura, hizkuntza, erlijioa, sexua, gaitasunak, sexu orientazioa edo beste hainbat arrazoi), eta hainbat kolektibo eta Gizarte talderen parte-hartze egokia bermatuko duten mekanismoak sortuko dituzten programak.

e) Giza eskubideak eta aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzera bideratutako materialak sortzea (argitalpenak, ikus-entzunezko ekoizpenak, material didaktikoa,…). Gazteei zuzendutakoak bereziki baloratuko dira.

f) Errefuxiatuen inguruan gaur egun nazioartean dagoen krisi egoera kontuan hartuta, gure gizartean errefuxiatuen giza eskubideen babesa eta sentsibilizazioa sustatuko dituzten programak Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Entitate onuradunak.

Honako hauek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak: legez eratutako irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek, betiere euren helburuak dirulaguntzen programaren xedearekin erlazionatuta badaude eta euren jarduerak Gipuzkoan gauzatzen badituzte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Beharrezkoa den dokumentazioaren aurkezpena egoitza elektronikoaren DIRU LAGUNTZEN ATARIAN egingo da agertzen diren formularioak betez  (ikusi ereduak "Dokumentazioa" atalean).

EZ DIRA PAPEREAN AURKEZTUTAKO ESKAERAK ONARTUKO.

Ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

a) Berariazko eta ardurapeko adierazpena: onuradun izateko debekurik ez duela dioena, alegia.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak.

Eskatzaileek baimena eman ahal diote diru laguntzen organo kudeatzaileari beren zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztenari buruzko informazioa zuzenean lor dezan dagozkion administrazio publikoengandik. Lagapen hori baimentzen badute, ez dituzte ekarri behar datu horiek jasotzen dituzten ziurtagiriak.

c) Erakundearen estatutuen eta eraketa aktaren kopia, eta dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Erakunde horiek deialdiaren helburuekin bat datozen helburu edo jarduerak izan beharko dituzte.

d) Bazkide Liburuaren kopia, bazkide kopurua kreditatzeko; hori aurkeztu ezean, elkarteko idazkariaren ziurtagiri ofiziala, non agertzen den gaur egun eta azken bi urteetan abenduaren 31n zegoen bazkide kopurua.

e) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NAren fotokopia.

f) Proiektua, osagai hauekin: 1) programaren helburuak eta aurreikusitako jarduerak; 2) proiektua gauzatuko duten pertsonak / taldea; 3) proposatzen den metodologia; 4) herritarrek eta gazteek parte hartzeko bitartekoak; 5) beste elkarte batzuekin edo/eta udalarekin harremanetarako bitartekoak; 6) ebaluazio-adierazleak; 7) proiektua gauzatzeko kronograma; 8) genero ikuspegia; 9) hizkuntza ofizialen erabilaren plangintza; 10) alderdi berritzaileak

g) Proiektua gauzatzeko gastuen aurrekontua, kontu sailetan banakatuta; eta proiektuaren gainerako finantzaketa bideak, halakorik balego.

h) Diru laguntza eskatzen den jarduera bererako eskatu diren bestelako laguntzen zerrenda: zenbateko laguntza, laguntza hori zein administrazio edo erakunde publikori nahiz pribaturi eskatu zaion eta zein egoeratan dagoen zehaztuta (ukatuta, erabakitzeko, onartuta, diru kopuruak). Bestela, beste diru laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena.

i) Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aukera ematen duena.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

3.1. Diruz lagundu daitezkeen zeharkako gastutzat onartu daitezke elkartearen gastu administratiboen eta funtzionamendu gastuen zatia, proiektuari egotzi daitezkeenak, proiektuaren aurrekontuaren % 20ko mugaraino.

3.2. Erakundeak kontratatutako kapoko langileen gastuek ezingo dute eskatutako dirulaguntzaren % 50 gainditu.

3.3. Diruz lagundu daitezkeen gastuen barruan, dirulaguntza zehazteko aintzat hartuko den diruz lagundutako jardueraren hedapenerako gastuei dagokion zenbatekoak ezingo du programa edo jardueraren aurrekontuaren % 20 gainditu, baldin eta diruz lagundutako proiektuaren helburua ez bada dibulgaziozko argitalpenak edo materialak editatzea edo sentsibilizazio edo hedapeneko kanpaina bat ez bada, kasu horretan ez baita adierazitako muga aplikatuko.

Balorazio irizpideak.

a) Herritarren parte hartzea, dibulgazio ahalmena eta gizartean eragiteko aukera: gehienez 10 puntu.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: gehienez 35 puntu.

b.1) Proiektuaren bideragarritasuna (azaltzen ditu proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak, kronograma, metodologia, etab.): 15 puntu arte.

b.2) Proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa (beste finantzaketa iturriekiko menpekotasuna, baliabide propioak ematea): 10 puntu arte.

b.3) Proiektua gauzatuko duen talde-ekipoaren pertsonen gaitasun teknikoa eta eskarmentua: 10 puntu arte.

c) Laneko proposamenean txertatzea giza eskubideen eta ez baztertzearen ikuspegia, proiektuaren ekintzak eta laneko metodologia sartuz: gehienez 10 puntu.

d) Elkarteen edo udalen arteko harremana, sinergiak bilatuz, eta gizarte zibila proiektuan integratzeko gaitasuna (arlo politiko, hezitzaile eta teknikoa, eragile sozialak, eta abar): gehienez 10 puntu.

e) Ebaluazio adierazleak sartzea proiektuan, bere eragina balioesteko (datuak sexuka, adinaren arabera eta hizkuntzaren erabilera, aukera dagoenean): gehienez 10 puntu.

f) Hizkuntza berdintasuna sustatzea proiektua gauzatzean: gehienez 10 puntu.

g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea proiektua garatzean, baita emakumeen parte-hartzea baldintza beretan ere: gehienez 10 puntu.

h) Bereziki umeei eta gazteei zuzendutako edo haiek kontuan hartuko dituzten programak: gehienez 5 puntu.

Diru laguntza jasotzeko, proiektuek 60 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.

Emateko prozedura.

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da; eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Aurrekontua.

2023. urteko deialdi honetarako 150.000 euroko gastua baimendu da.

Dirulaguntzen zenbatekoa.

5.1. Dirulaguntzaren zenbatekoak ez du 9.000 euroko kopurua gaindituko proiektu bakoitzean.

5.2. Proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazteko, ezarritako aurrekontua zatitu egingo da 60 puntu baino gehiago lortu duten eskaera guztien puntuen baturaren artean, eta horrela puntuaren balioa aterako da. Ondoren, balio hori proiektu bakoitzak lortutako puntuez biderkatuko da, eta horrela bakoitzari dagokion dirulaguntza aterako da.

Hainbanaketa egin ondoren, proiektu bati dagokion dirulaguntza aurrekontuaren % 100 baino gehiago bada edo 5.1. oinarri espezifikoan ezarritako muga gainditzen bada, gelditzen den kopurua berriz hainbanatuko da gainerako eskaeren artean. Behin eta berriz gauza bera gertatzen bada, berdin jokatuko da dirulaguntza eskaera guztiei erantzun arte.

Bete behar diren epeak.

2023. urteko ESKAERAK aurkezteko EPEA:

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17a arte izango da.

ZURIKETA egiteko EPEA:

a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren.

12.2. Ordainketak egin ahal izateko, erakunde onuradunek eguneratu egin beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak, betiere 6 hilabeteko indarraldia gainditu badute.

 

Ordainketa

a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren.

12.2. Ordainketak egin ahal izateko, erakunde onuradunek eguneratu egin beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak, betiere 6 hilabeteko indarraldia gainditu badute.

Informazio osagarria.

Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Diru laguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk xede bererako eman ditzakeen diru laguntza, sarrera edo baliabideekin, betiere gainditzen ez bada onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua.

Isiltasun administratiboaren ondorioak.

Ezezkoa.

10.4. Aurreko atalean adierazitako gehienezko epea amaitzerako ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, interesatuek administrazioaren isiltasunez beraien eskaerak ezetsiak izan direla uler dezakete.

Aplikatu beharreko araudia.

16.1. Oinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hori garatzeko emandako araudia, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa.

16.2. Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak ez dira Estatuko laguntza modura hartuko Europar Batasuneko Funtzionamendurako Ituneko 107. artikuluko 1. atalean ezarritakoaren arabera; izan ere, ez dute eraginik Estatu Kideen arteko merkataritza trukeetan. Dirulaguntzen onuradunak dira udalak, tokiko erakunde publikoak (beren jardute eremua udal barrutira mugatuta izanik, zeinaren gainean beren eskumenak egikaritzen baitituzte) eta beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak.

Informazio gehiago. GAOra lotura.

2023ko deialdia 38 GAO otsailaren 24an

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Giza Eskubideak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.