Aniztasunean bizikidetza -Udalak . 2023ko deialdia


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Giza Eskubideak

Deskribapena:

Deskribapena. Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak.

Diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalek proiektuak gauzatzea aniztasunean bizikidetzaren gaietan.

1.1. Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrietan proiektuak egitea, hartara aniztasunari ekiten eta bultzatzen lagundu dezaten giza eskubideen ikuspegitik, elkar ezagutzeko espazioak erraztuz eta Gipuzkoan gaur egun dagoen aniztasuna ikusgarri eginez. Azken helburua da pertsona guztien eskubideak hobeto defendatzea, errespetatzea eta bete daitezen bermatzea.

Zehazki, dirulaguntzen bidez, helburua da udalerrietan espazioak sortzea udalerriko pertsonen artean dagoen aniztasuna ikusgarri egiteko, desberdintasuna errespetatuz eta oinarritzat hartuta giza eskubideak eta epe luzerako ikuspegia.

Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak oiñarrietako 1.2 an jasotzen dira.

Entitate onuradunak.

2.1. Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoako udalek.

2.2. Dena dela, udalek ezingo dute bakarkako eskaera aurkeztu baldin eta udal hori partaide den eskualde mailako tokiko garapen agentziak laguntza eskatzen badu proiektu baterako.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Beharrezkoa den dokumentazioaren aurkezpena egoitza elektronikoan egingo da agertzen diren formularioak betez  (ikusi ereduak "Dokumentazioa" atalean).

Eskaera ereduari ondorengo dokumentazioa erantsi behar zaio:

a) Berariazko eta ardurapeko adierazpena: onuradun izateko debekurik ez duela dioena, alegia.

b) UDALAK: Laguntza eskatzeko eskudun den udal organoak hartu duen erabakiaren ziurtagiria: adierazita zenbateko laguntza eskatzen den eta kopuru hori zenbateko ehunekoa den jardueraren kostu osoaren gainean.

c) Proiektua, osagai hauekin:

1) programaren helburuak
2) aurreikusitako jarduerak eta zein pertsonak / entitatek gauzatuko ditu
3) metodologia
4) ebaluazio-adierazleak
5) egutegia
6) alderdi berritzaileak
7) herritarrek parte hartzeko bitartekoak
8) genero ikuspegia
9) hizkuntza ofizialen erabileraren plangintza

d) Erakundeko idazkariaren ziurtagiria, zera egiaztatzeko: gastuen aurrekontuaren zenbateko osotik % 20ko ekarpen propioa edo kofinantziazioa duela, gutxienez, proiektua aurrera eramateko.

e) Proiektuari buruzko aholkuak jasotzeko edo proiektua garatzeko kanpoko laguntza teknikoa kontratatu behar izanez gero, lan hori egingo duen pertsona fisiko edo juridikoaren esperientzia zehaztu beharko da.

f) Proiektua gauzatzeko gastuen aurrekontua, kontu sailetan banakatuta; eta proiektuaren gainerako finantzaketa bideak, halakorik balego. Kanpoko kontratazioaren kasuan, profesional edo entitate kontratatzailearen aurrekontu xehatua ere aurkeztu beharko da.

g) Diru laguntza eskatzen den jarduera bererako eskatu diren bestelako laguntzen zerrenda: zenbateko laguntza, laguntza hori zein administrazio edo erakunde publikori nahiz pribaturi eskatu zaion eta zein egoeratan dagoen zehaztuta (ukatuta, erabakitzeko, onartuta, diru kopuruak). Bestela, beste diru laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena.

h) Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aukera ematen duena.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

3.1. Eskatzaileari ez zaizkio inola ere diruz lagunduko ez funtzionamendu arrunteko gastuak, ezta bere langileen gastuak ere.

3.2. Diruz lagundu daitezkeen gastuen barruan, dirulaguntza zehazteko aintzat hartuko den diruz lagundutako jardueraren hedapenerako gastuei dagokion zenbatekoak ezingo du programa edo jardueraren aurrekontuaren % 20 gainditu, baldin eta diruz lagundutako proiektuaren helburua ez bada dibulgaziozko argitalpenak edo materialak editatzea edo sentsibilizazio edo hedapeneko kanpaina bat ez bada, kasu horretan ez baita adierazitako muga aplikatuko. 

3.3. Erakunde onuradunak diruz laguntzeko jardueraren xedearen egikaritze osoa azpikontratu ahalko du.

Kasu horretan, erakunde onuradunak egiten duen kontratua aniztasunean oinarritutako bizikidetzarako prozesuak egiten esperientzia kreditatzen duen pertsona fisiko edo juridiko batekin izan behar du.

Balorazio irizpideak.

Deialdira aurkezten diren eskaerak baremo honen arabera baloratuko dira:

a) UDALAK: Zeharkakotasun irizpidea txertatzea udaleko alor desberdinen artean jarduketak ezartzeko  10 puntu arte.

b) Proiektuan herritarrek parte hartzea: proiektuan jatorri, kultura eta orientazio desberdineko pertsonak sartzea; gaiarekin lotura duten erakunde eta gizarte eragileak sartzea. 20 puntu arte.

c) Giza Eskubideak abiapuntutzat hartuta aniztasuna hedatzeko beste neurri batzuk aukeratutako ardatzen arabera 1.3 oinarriak aurreikusten dituenen artean (giza eskubideen ekimen pedagogikoak; laguntzeko ekimenak; harrera politika garatzea “harrera udal protokolak” sortuz edo garatuz; bizikidetzaren eta giza eskubideetan gaietan herritaren formakuntza). 20 puntu arte. [OHARRA: Neurri bakoitza 10 puntu arte baloratuko da, betiere emandako puntuazioen batuketak 20 puntuen muga gainditu gabe.]

d) Hizkuntza berdintasuna sustatzea proiektua gauzatzean. 10 puntu arte.

e) Genero berdintasuna sustatzea proiektua gauzatzean. 10 puntu arte.

f) Metodologia egokia programan ezarritako helburuak lortzeko (partaidetzako metodologia erabitlzen dute, kronograma egokia, azaltzen ditu baliabide teknikoak eta giza baliabideak proiektua garatzeko, iraunkortasun ekonomikoa). 20 puntu arte.

g) Ebaluazio adierazleak sartzea proiektuan, hartara proiektuaren eragina balioesteko (datuak sexuka, adinaren arabera eta hizkuntzaren erabilera aukera dagoen jardueretan). 10 puntu arte.

Emateko prozedura.

6.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

6.2. Prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurrekontua.

2023. urteko deialdi honetarako 150.000 euroko gastua baimendu da.

5.1. Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa

Udalen kasuan, gainera, dirulaguntza ez da izango 12.000 euro baino gehiagokoa proiektu bakoitzeko.

5.2. Ildo horretatik, dirulaguntzaren xede diren jarduerak garatzeko, eskatzaileak proiektuaren kostu osoaren % 20a adinako ekarpena egin beharko du gutxienez; edo % 20ko kofinantziazioa izan beharko du.

Dirulaguntzen zenbatekoa.

Diru laguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa.

UDALEK AURKEZTUTAKO PROIEKTUEN KASUETAN, gehienez ere 12.000 euro emango da proiektu bakoitzeko.

Bete behar diren epeak.

2023. urteko ESKAERAK aurkezteko EPEA:

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17a arte izango da.

ZURIKETA egiteko EPEA:

a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren.

12.2. Ordainketak egin ahal izateko, erakunde onuradunek eguneratu egin beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak, betiere 6 hilabeteko indarraldia gainditu badute.

Ordainketa

a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren. 

12.2. Ordainketak egin ahal izateko, erakunde onuradunek eguneratu egin beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak, betiere 6 hilabeteko indarraldia gainditu badute.

Informazio osagarria.

Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusiak  aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Diru laguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk xede bererako eman ditzakeen diru laguntza, sarrera edo baliabideekin, betiere beste diru laguntzen araudiek xedatu dezaketenaren kaltetan gabe

Diru laguntzen zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Isiltasun administratiboaren ondorioak.

Ezezkoa.

10.4. Aurreko atalean adierazitako gehienezko epea amaitzerako ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, interesatuek administrazioaren isiltasunez beraien eskaerak ezetsiak izan direla uler dezakete.

Aplikatu beharreko araudia.

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa.

3/2007 Foru Araua garatzeko emandako araudia, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa.

 

Deialdia: 2023ko otsailaren 24ko 38. GAOn

Informazio gehiago. GAOra lotura.

 

Deialdia: 2023ko otsailaren 24ko 38. GAOn

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Giza Eskubideak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.