Beren ezaugarriengatik, A, B eta E lerroetan sartzen ez diren ekimenak edo ekintzentzat, eta baita gizarte lanean duten esperientziagatik gizarte eraldaketako ekimenetan lankidetza aktiboa eskain dezaketen gizarte mugimenduentzat, erakunde ez-profesionalizatuentzat edo gizarte zibileko bestelako eragileentzat ere laguntzat arautzea da oinarri espezifiko hauen xedea.
Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira ondasunak erostera edota garraiatzera, hala nola, pertsonak eramatera bideratutakoak, baldin eta ekintza horien xedea herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea bada.
Laguntzen zenbatekoa360.000 euro (A eta B atalentzat) (gehienez 20.000€ proiektuko)
HartzaileakDeialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2020ko maiatzaren 19an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.
Baldintzak
Entitate eskatzaileen betebeharrak oinarri espezifikoetan , 3. atalean, adierazitakoak dira.
Ekimenen betebeharrak oinarri espezifikoetan, 4. atalean, adierazitakoak dira.
Aurkeztu behar diren agiriaka) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
c) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
d) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
e) Erantzunkizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4 apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
f) Tokiko entitatearen estatutuen kopia.
g) Tokiko erakundea dagokion Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.
Hasiera: 2024ko apirilak 25
Amaiera: 2024ko maiatzak 24, 14:00tan
Eskaerak aurkezteko modua.Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “diru laguntzen atarian” sartuz.
Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).
Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.
2.- Oinarri arautzaileetako A eta B lerroetan araututako diru laguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C lerroan.
Ebazpen epeaSei hilabete, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEzespena
Araudi aplikagarria Diru laguntzen ordainketaC. lerroetako dirulaguntzak ematen diren momentuan ordainduko dira osorik
Informazio osagarria
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua LankidetzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.