Beren ezaugarriengatik, I. eta II. eranskinetan sartzen ez diren ekimen edo ekintzentzat, eta baita gizarte-lanean duten esperientziagatik gizarte eraldaketako ekimenetan lankidetza aktiboa eskain dezaketen gizarte-mugimenduak, erakunde ez-profesionalizatuentzat edo gizarte zibileko bestelako eragileentzat ere laguntzak arautzea da oniarri espezifiko hauen xedea..
Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak lagunduko dira diruz.
Laguntzen zenbatekoa
340.000 euro (A eta B atalentzat) (gehienez 20.000€ proiektuko)
HartzaileakDeialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2020ko maiatzaren 19an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.
BaldintzakEntitate eskatzaileen betebeharrak oinarri espezifikoetan , 3. oinarrian, adierazten dira.
Ekimenen betebeharrak oinarri espezifikoetan, 4. atalean, adierazitakoak dira.
Eskaerak aurkezteko epeaHasiera: 2024ko apirilak 25
Amaiera: 2024ko maiatzak 24, 14:00tan
Aurkeztu behar diren agiriaka) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
c) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
d) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
e) Erantzukizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4, apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “dirulaguntzen atarian” sartuz.
Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).
Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzako1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.
2.- Oinarri arautzaileetako A. eta B. lerroetan araututako diru laguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C. lerroan.
Ebazpen epeaSei hilabe, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEzespena
Araudi aplikagarria Diru laguntzen ordainketaDiru laguntza ematen den momentuan ordainduko da osorik.
Informazio osagarria
Kultura,Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua LankidetzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.