A eranskina - Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetan


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

CAD zerrendako herrialdetan (Afrika salbu) giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.

Hartzaileak

Deialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2021eko maiatzaren 11an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak

Laguntzen zenbatekoa

1.796.000 euro (gutxienez 15.000 €, gehienez 100.000€ proiektuko)

Baldintzak

Entitate eskatzaileen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 3. atalean
Tokiko entitatearen eta proiektuen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 4.  atalean.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera:  2022ko martxoaren 26a
Amaiera: 2022ko maiatzaren 2a, 14:00 tan

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
c) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
d) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
e) Erantzunkizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4 apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
f) Tokiko entitatearen estatutuen kopia.
g) Tokiko erakundea dagokion Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.

Eskaerak aurkezteko modua

 Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “diru laguntzen atarian” sartuz.

Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.

1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.

2.- Oinarri arautzaileetako A, B eta E lerroetan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C lerroan. A lerroan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu E lerroan eta alderantziz.

Ebazpen epea

Sei hilabete, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Diru laguntzen ordainketa
  • Lehenengo ordainketa diru laguntza ematen denean egingo da.
  • Bigarren ordainketa, emandako diru laguntza osatzerainokoa, onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 40 burutu dela justifikatzen denean egingo da, kontuan hartuta erakundeak justifikazio hori aurkezteko izango duen epea urtebetekoa izango dela, diru laguntza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

    Oharra: Bigarren ordainketa egiteko, beharrezkoa izango da “Ondorengo ordainketa eskaera” egitea diru laguntzen aplikazioan, eta bertan sartzea  kasuan kasuko dokumentazioa.
Araudi aplikagarria

Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru aguntzak emateko oinarri arautzaileak, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2022ko martxoaren 15ean egindako batzarraldian (GAO 2022-03-25; 58. zenbakia).

Garapenerako lankidetzarako diru laguntzen 2022ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartua 2022ko martxoaren 15ean egindako batzarraldian (GAO 2022-03-25, 58. zenbakia).

Informazio osagarria

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

Prozedura
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.