E eranskina - Tokiko garapen proiektuak: Afrika


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Afrikan giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.

Laguntzen zenbatekoa

734.000 euro (gutxienez 15.000 €, gehienez 100.000€ proiektuko) 

Hartzaileak

Deialdi honen  xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2020ko maiatzaren 19an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri especifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.

Baldintzak

Entitate eskatzaileen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azalten dira, 3. atalean.

Tokiko entitarearen eta proiektuen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 4 atalean.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dirulaguntza eskatzen duten erakundeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera formularioa, eskaera orri normalizatuan.
b) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
c) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
d) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
e) Erantzukizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4, apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
f) Tokiko entitatearen estatutuen kopia.
g) Tokiko erakundea dagokion Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2022ko martxoaren 26a

Amaiera: 2022ko maiatzaren 2a 14:00tan

Eskaerak aurkezteko modua

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “dirulaguntzen atarian” sartuz.

Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.

1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu dirulaguntzen modalitate bakoitzean.
2.- Oinarri arautzaileetako A, B eta E lerroetan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C lerroan. A lerroan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu E lerroan eta alderantziz.

Ebazpen Epea

Sei hilabete, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru laguntzat emateko oinarari arautzaileak, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2022ko martxoaren 15ean egindako batzarraldian (GAO 2022-03-25, 58 zenbakia).

Garapenerako lankidetzarako diru laguntzen 2022ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak egindako batzarraldian 2022ko martxoaren 15ean (GAO 2022-03-25, 58 zenbakia).

Diru laguntzen ordainketa

Hasierako ordainketa bat dirulaguntza ematen denean. Lehen ordainketaren zenbateko hori onuradun guztientzat ehuneko berdina izango da eta ematen den ekitaldiko aurrekontu kredituaren arabera zehaztuko da, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzari buruzkoak, 32.4 artikuluan ezarritako eran.

Bigarren ordainketa onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 40 burutu dela justifikatzen denean, kontuan hartuta erakundeak justifikazio hori aurkezteko izango duen epea urtebetekoa izango dela, dirulaguntza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Información complementaria

Departamento de Cultura, Cooperación, Juventud y  Deportes
Dirección General de Cooperación Internacional
Plaza Gipuzkoa, s/n.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.