D eranskina - Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Garapenerako Laguntza Batzordeko zerrendan ageri diren herrialdeetan ekintza humanitarioak egitea, edo natur hondamendien eraginez edo gatazka armatuen ondorioz sortutako larrialdiko premiei erantzutea.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak diru laguntza honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 2. oinarrian.

Hartzaileak

Deialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2020ko maiatzaren 19an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.

 

Laguntzen zenbatekoa

400.000  euro (gehienez 40.000€ proiektuko)

Baldintzak

Entitate eskatzaileen betebeharrak dirulaguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 3. atalean
Tokiko entitatearen eta proiektuen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira 4. oinarrian

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
c) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
d) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
e) Erantzunkizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4 apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
f) Tokiko entitatearen estatutuen kopia.
g) Tokiko erakundea dagokion Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.
 

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2024ko apirilaren 25a

Amaiera: 2024ko maiatzaren 24a 14:00tan

Eskaerak aurkezteko modua

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “diru laguntzen atarian” sartuz.

Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta diru laguntzen espedienteekin lotutako izapide batzuk bitarteko elektronikoak erabilita egiteko obligazioa arautzen duen 2013ko urtarrilaren 23ko 102/2013 Foru Araua (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa),

 

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.

Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.

Ebazpen epea

Sei hilabetekoa. Epe hori eskaera bakoitza aurkezten den egunetik hasiko da kontatzen.
 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluak, 2024 apirilaren 9an egindako batzarraldian, honako erabaki hau hartu zuen: Diputatuen Kontseiluko urtarrilaren 24ko erabakiaren bidez (2023ko otsailaren 9ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratua), Garapenerako lankidetzarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokor eta espezifikoak onetsi ziren. (GAO 79 zk, 2024ko apirilaren 24koa)

Diru laguntzen ordainketa

 IV. eranskineko dirulaguntzak ematen diren momentuan ordainduko dira osorik.

Informazio osagarria

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.