Lankidetza beka hauen helburua da gure Lurralde Historikoko gazteei, errealitate desberdinak zuzenean ezagutuz, balio solidarioetan hezteko beka bat ematea.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuLankidetza beka hauen helburua da gure Lurralde Historikoko gazteei, errealitate desberdinak zuzenean ezagutuz, balio solidarioetan hezteko beka bat ematea. Helburua da partehartzaileek beren balioak sendotu eta gara tzea, beste kultura batzuetan eta beste testuinguru sozial eta ekonomiko batzuetan bizitako esperientzien bidez, eta, aldi berean, balio horiek gure gizartean zabaltzeko konpromisoa hartzea.
Laguntzen zenbatekoa20.000,00 euro
HartzaileakBeka hau eskuratu ahal izango dute ondoko baldintzak betetzen dituen edonork:
Eskaerak, Lankidetza Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.egoitza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz.Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.
Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Okendo kalea 20, 20004 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).
Ebazpen epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarriaEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua LankidetzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.