Gazte kooperante bekak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gazte kooperante bekak.

Laguntzen zenbatekoa

20.000,00 euro

Hartzaileak

Beka hau eskuratu ahal izango dute ondoko baldintzak betetzen dituen edonork:
- Beka eskatzen duen urteko abenduaren 31an 30 urte bete gabeak izatea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan administrazio auzoatar dela egiaztatzea.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera inprimakia
- Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia (nortasun agiria,).
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete, berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura, Lankidetza,Gazteria eta Kirol Departamentuaren esku utz ditzaten.
- Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena.
- Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
- Currículum vitaea eta espediente akademiko dokumentatua. Ez dira kontuan hartuko inola ere ekintza zerrendatu eta ez kreditatuak.
- Lankidetza eskaintzen duen GKEren kooperazio proiektua.
- Proiektuaren aurkezpena.
- Proiektuaren helburu zehatzak.
- Diruz lagungarriak diren gastuen aurrekontua: (joan-etorriak, bisatua, istripu eta gaixotasun aseguruaren poliza).

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2022ko ekainaren 4a
Amaiera: 2022ko ekainaren 24a

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, Lankidetza Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz.Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta  Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mitxelena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Gazte kooperanteei bekak emateko oinarri arautzaileak eta 2022 ekitaldiari dagokion deialdia (GAO 105, 2022 ekainak 3)

Informazio osagarria

On-line laguntza:
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara

Bestelako argibideak:
Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.