- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Mugaz gaindiko hiritargoaren proiektuak - IDEIAK 2025 Programa
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-07-01 - 2025-11-06 23:00
- Arloa: Lurralde Estrategia eta Mugaz Gaindiko Ekintza
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako eta Pirinio Atlantikoko herritarren artean loturak sortzen lagun dezaketen mugaz gaindiko egitasmoak finantzatzea da.
HartzaileakPertsona fisikoek, elkarteek, fundazioek, enpresek, unibertsitateek, udalek, mankomunitateek edo interes ekonomikoko taldeek.
Laguntzen zenbatekoa- Diruz lagundu daitezkeen gastuen %100ekoa
- Gehienezko laguntza 20.000€
Proposamenek bat etorri behar dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 Plan Estrategikoan identifikatutako erronka eta helburu estrategikoekin, pertsonen ongizate integralari lagundu eta komunitatearen balioak indartuko dituztenak. Lehentasuna emango zaie elkarteen eta herritarren arteko lankidetza sustatzen dutenei, gazteen ikuspegia dutenei, genero ikuspegia txertatzen dutenei eta eleaniztasuna euskaratik garatzen dutenei.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Langileen kostuak
- Ikerketa kontratuko kostuak, jakintza teknikoko kostuak eta lortutako patente edota kanpoko iturri batetik merkatu-lehiaketa maila osoz arituta lortutako lizentzien kostuak.
- Proiektutik zuzenean eratorritako gastu orokorrak
- Bestelako ustiapen gastu osagarri batzuk
- Zeharkako gastuak
- Proiektu hauek derrigorrez, bi lurraldeetako eragileek elkarrekin aurkeztu beharko dituzte eta partzialki bada ere Gipuzkoan garatu behar dira.
- Aurkezten diren proiektuek mugaz gaindikoak izan behar dute.
- Eragile bakoitza gehienez bi proiektutan egon daiteke, eta horietako batean bakarrik jardun ahal izango du ordezkari gisa.
- Proiektuaren memoria
- Proiektuaren galdetegi orokorra
- Ardurapeko adierazpena (dirulaguntza aplikatiboan bete)
- Gastuen orria
2025eko irailaren 5era.
Eskaerak aurkezteko lekuaGipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan
Ebazpen epeaLaguntzak emateko prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da.
Jaso beharreko dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuakAurreko atalean adierazitako gehienezko epea amaitzerako ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, interesatuek administrazioaren isiltasunez beraien eskaerak ezetsiak izan direla uler dezakete.
Araudi aplikagarriaDirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: Ideiak 2025 - mugaz gaindiko hiritargoaren Proiektuak programakoak.
2025eko ekainaren 24ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia- GAO 123 zkia 2025/06/30
- Itziar Urretabizkaia
- 943113947
- iurretabizkaia@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.