Gordailuan, dokumentazioaren eta erregistroaren alorrean formazio praktikak egiteko beka 2026


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2026-05-07 - 2026-05-28 23:59
  • Arloa: Kultura ondarea

Deskribapena:

Helburua

Gordailuan kultur ondarearen erregistro- eta dokumentazio-lanetan formatzea.

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Formazio praktikak bereziki Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, dauden bildumen dokumentazioaren eta erregistroaren alorrean garatuko dira, arloko teknikariaren tutoretzapean.

Laguntzen zenbatekoa

10.480 €

1 1010.110.480.02.04 2025                                        3.930,00

5 1010.110.480.02.04 2026                                        6.550,00

Hartzaileak

Dokumentazioko Gradu edo Lizentziatura, edo Giza edo Gizarte Zientzietako beste edozein Gradu edo Lizentziatura, betiere deialdiaren xedearekin bat eginez

Baldintzak

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ezagutzea. Euskarari dagokionez, 3 H.E. maila egiaztatu beharko da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotarra izan dela egiaztatzea bost urtez gutxienez azken hamar urteetan.

Beka hau bateraezina da antzeko beste beka edo laguntza batzuekin.

Atzerrian eskuratutako tituluak Hezkuntza gaietako eskumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lortzeko eskaera aurkezterakoan. 

Aurkeztu behar diren agiriak

NAN edo identifikazio-dokumentu baliokidea.

Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuarekin egiaztatuko da hori.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.

Banku kontuaren titulartasuna.

Adierazitako hezkuntza tituluak.

Euskararen ezagutzari buruzko titulua.

Eskaerak aurkezteko epea

2026ko maiatzaren 7tik maiatzaren 28ra arte, biak barne.

Eskaerak aurkezteko lekua

Erregistro elektronikoa edo, presentziala bada, Foru Jauregian erregistroan (Gipuzkoa plaza, Donostia), edo Kultura Zuzendaritzaren egoitzan (Okendo kalea, Donostia) 

Araudi aplikagarria

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2025/06/24/e2504516.htm

 

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)