Gordailuan, Gipuzkako Ondare bildumen zentroan, arkeologia eta paleontologia esparruan, formazio praktikak egiteko beka.
Laguntzen zenbatekoaGehienez 10.000 euroko kopurua izango da
HartzaileakGradu hauetan gradudunak edo lizentziadunak: Historia, arkeologia, paleontologia edo antzekoekin zerikusia dutena.
BaldintzakDeialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
a)NA edo identifikatzeko agiria.
b)Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
c)Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun departamentuarekin egiaztatuko da hori.
d)Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.
e)Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko den banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago.
f)Adierazitako hezkuntza tituluak.
g)Euskararen ezagutzari buruzko titulua.
Pertsona eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
Edozein kasutan balorazio faseko dokumentazioa aurkezatu beharko du:
2024ko ekainaren 28tik uztailaren 19ra.
Eskaerak aurkezteko lekuaEgoitza elktronikoa
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak
Aurrez aurre:
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
Ebazpen EpeaSei hilabete gehienez
Araudi aplikagarria Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kultura ondareaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.