Gordailuan arkeologia eta paleontologia esparruan, zaharberritze eta kontserbazio praktikak egiteko beka. 2022


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gordailuan, Gipuzkako Ondare bildumen zentroan, arkeologia eta paleontologia esparruan, zaharberritze  eta kontserbazio praktikak egiteko beka.

Laguntzen zenbatekoa

Gehienez 10.000 euroko kopurua izango da

Hartzaileak

Arte Ederretako fakultateetako lizentziadunak (zaharberritze aren arloan prestakuntzarekin, edo zaharberritu eta artatzeko espezialitatearekin); Zaharberritzeko gradua dutenak; edo Kultur Ondasunen Zaharberrikun tza eta Artapeneko Goi Mailako Eskolako titulua dutenak. Beste gradu hauetan gradudunak direnak (Historia, arkeologia, paleontologia edo antze koekin zerikusia dutena), kontserbazio edo zaharberri tze gaietan graduondoko ikasketak egin badituzte.

Baldintzak
  • Aurreko puntuan aipaturiko titulazioren bat edukitzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ezagutzea. Euskarari dagokionez, 3 H.E. maila egiaztatu beharko da.
  • Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoa ko Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzea bost urtez gutxienez, azken hamar urtetan.
  • Beka hau bateraezina izango da ezaugarri bereko beste edozelako beka edo laguntzekin.
  • Ezin dira beka honetara aurkeztu aurretik Gipuz koako Foru Aldundiarengandik beka berdina jaso duten pertsonak
Aurkeztu behar diren agiriak

Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:

a)NA edo identifikatzeko agiria. 

b)Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

c)Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun departamentuarekin egiaztatuko da hori. 

d)Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan. 

e)Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko den banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago. 

f)Adierazitako hezkuntza tituluak. 

g)Euskararen ezagutzari buruzko titulua. 

Pertsona eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.

Edozein kasutan  balorazio faseko dokumentazioa aurkezatu beharko du:

  • Curriculuma. 
  • Espediente akademikoa. 
  • Beste prestakuntza ikastaro batzuk, argitalpenak, biltzarrak, baldin eta arkeologi eta paleontologi ondarearekin zerikusia badute,
  • Deialdian eskatzen ez diren beste hizkuntza batzuk. 
Eskaerak aurkezteko epea

2022ko Irailaren 16tik urriaren 6ra.

Eskaerak aurkezteko lekua

Egoitza elktronikoa 

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

 Aurrez aurre:

Arreta Zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.

Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:30-14:30.

Telefonoa: 943 11 21 11

Ebazpen Epea

Sei hilabete gehienez

Araudi aplikagarria

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Gordailua eta museoak zerbitzuak kudeatzen dituen bekak emateko oinarri arautzaileak.

Internetera Sarrera

Hasiera (gipuzkoa.eus)

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.