- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gordailuan, arkeologia esparruan, formazio praktikak egiteko beka 2026
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-05-07 - 2026-05-28 23:59
- Arloa: Kultura ondarea
Deskribapena:
HelburuaGordailuan, arkeologia eta paleontologia esparruan, formazio praktikak egiteko beka
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuGordailuan, Gipuzkoako Ondare bildumen zentroan, arkeologia eta paleontologia esparruan, formazio praktikak egiteko beka.
Laguntzen zenbatekoaGehienez 10.000 euroko kopurua izango da
HartzaileakGradu hauetan gradudunak edo lizentziadunak: Historia, arkeologia, paleontologia edo antzekoekin zerikusia dutena.
Baldintzak- Aurreko puntuan aipaturiko titulazioren bat edukitzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ezagutzea. Euskarari dagokionez, 3 H.E. maila egiaztatu beharko da.
- Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzea bost urtez gutxienez, azken hamar urtetan.
- Beka hau bateraezina izango da ezaugarri bereko beste edozelako beka edo laguntzekin.
- Ezin dira beka honetara aurkeztu aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiarengandik beka berdina jaso dutenak
Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
a) NA edo identifikatzeko agiria.
b) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
c) Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun departamentuarekin egiaztatuko da hori.
d) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.
e) Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko den banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago.
f) Adierazitako hezkuntza tituluak.
g) Euskararen ezagutzari buruzko titulua.
Pertsona eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
Edozein kasutan balorazio faseko dokumentazioa aurkeztu beharko du:
- Curriculuma.
- Espediente akademikoa.
- Beste prestakuntza ikastaro batzuk, argitalpenak, biltzarrak, baldin eta arkeologi eta paleontologi ondarearekin zerikusia badute,
- Deialdian eskatzen ez diren beste hizkuntza batzuk.
2026ko maiatzaren7tik maiatzaren 28ra.
Eskaerak aurkezteko lekua- Egoitza elektronikoa: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak
- Aurrez aurre: ARRETA ZERBITZUA
- Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
- Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:30-14:30.
- Telefonoa: 943 11 21 11
Sei hilabete gehienez
Informazio osagarria-
Helbidea: GORDAILUA. Auzolan 4. 20003 IRUN
-
Harremanetarako:
Sonia San Jose Santamarta
Tel.: 34 943 415176
E-mail: ssanjose@gipuzkoa.eus
- Sonia San Jose Santamarta
- 943415176
- ssanjose@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.