- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gordailuan arte eta etnografia esparruan, zaharberritze eta kontserbazio praktikak egiteko beka 2026
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-05-07 - 2026-05-28 23:59
- Arloa: Kultura ondarea
Deskribapena:
HelburuaGordailuan arte eta etnografia esparruan, zaharberritze eta kontserbazio praktikak egiteko beka
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuIrungo Gordailuan dituen zaharberritzeko eremuetan kontserbazio eta zaharberritze praktikak egiteko emango da beka hau.
Laguntzen zenbatekoaBeka, guztira 10.000 eurokoa izango da.
HartzaileakBeka honen eskatzaile izan daitezke Arte Ederretako fakultateetako lizentziadunak (zaharberritzearen arloan prestakuntzarekin, edo arte lanak zaharberritu eta artatzeko espezialitatearekin), edo Zaharberritzeko gradua dutenak; edo Kultur Ondasunen Zaharberrikuntza eta Artapeneko Goi Mailako Eskolako titulua dutenak. Beste gradu hauetan gradudunak direnak (Artearen Historia, Historia edo antzekoak), kontserbazio edo zaharberritze gaietan graduondoko ikasketak egin badituzte.
Baldintzaka) Karrera amaitua izatea beka honen deialdia baino gutxienez urtebete lehenago.
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
c) Beka hau bateraezina izango da ezaugarri bereko beste edozelako beka edo laguntzekin.
d) Ezin dira beka honetara aurkeztu aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiarengandik zaharberritze eta kontserbazio arloko beste bekaren bat jaso duten pertsonak.
Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.egoitza.gipuzkoa.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:
- Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria.
- Eskatzaileak Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
- Eskatzailea zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan bost urteko gutxieneko epean auzotasun administratiboa izan duela, azken hamar urteren barruan, egiaztatzen duen agiria.
- Kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria
- Egiaztagiri akademikoak eta curriculum vitae, agirien bidez ziurtatua
Eskaera aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 7an hasi maiatzaren 28an bukatuko da
Eskaerak aurkezteko lekuaEgoitza elektronikoa: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak
Ebazpen epea Jaso beharreko dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria
- Oinarri orokorrak: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/08/22/c2205395.pdf
- Deialdia: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2026/05/06/e2602609.htm
- Irene Cárdaba López
- 943415180
- icardaba@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.