Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko dirulaguntzak (2024)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Agiri Ondarea osa¬tzen duten agiriak, historia, zientzia eta kulturaren aldetik duten garrantzia kontuan hartuta, zaharberritzeko xedatutako diru laguntzak eskuratzeko baldintzak arautzea. Diru laguntza jaso ahalko dute artxiboetako eta bildumetako dokumentu edo dokumentuak, gutxienez 50 urteko aintzinatasuna dutenak, historian zehar Gipuzkoan eskuduntzak, eginkizunak edo jarduerak garatu dituzten administrazioek, erakundeek edo norbanakoek ekoiztuak edo jasotakoak, beti ere agiri horiek gaur egun lurralde historiko honetan kokatuta baldin badaude.

Eskaerak aurkezteko epea

30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. 2024ko apirilaren 1a.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean).

Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

  • Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria: Helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegotik  kanpo duten pertsonen edo erakunden kasuan.
  • Kontu korrontearen titulartasuna duen agiria. Pertsona edo erakundea eskaitzailaren banku-erakunde ez bada: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankoa, Banco Popular, Caja Rural Navarra, Bankinter.
  • Zaharberritu beharreko agirien jabetza eskubidearen titularitatea edo haien gainean eskubide errealen bat duela egiaztatzen duten agiriak
  • Zaharberritu nahi diren agiriei buruzko argibideak: hautapen hori egiteko arrazoiak, informazio historikoa, haiei buruzko argitarapenak…
  • Agirien ingurumen eta instalazio baldintzei buruzko argibideak, agiriak dauden lekuari dagokionez
  • Agiriek dituzten kalteak azalduko dituen txostena: azalpen zehatza eta irudi forografikoak
  • Proposatutako zaharberritze proiektua
  • Zaharberritze lanerako gastu eta sarreren aurrekontua
  • Aurrekontuko xedapena badagoela egiaztatzen duen agiria (herri erakundeak)

 

Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoaren (Nisae) parte da. Plataforma hori euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztientzat da, haien artean eta gainerako administrazioekin datu elektronikoak trukatzeko nodo autonomiko gisa. Horrez gain, Foru Administrazioak foru sare korporatiboko aplikazioak edo dokumentuak egiaztatzea eta lortzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk erabiliko ditu.

Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
a) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
b) Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharretan egunean izatea.
c) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea.
d) Banku kontuaren titulartasuna Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko da, betiere dagokion banku erakundea bertan sartu bada.

Gainera, eskaitzailea pertsona fisikoa denean:
e) Nortasun agiria.

Pertsona edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.

 

Informazio osagarria
  • Helbidea:
    Gipuzkoako Artxibo Orokorra- San Frantzisko Pasalekua z/g- 20400 TOLOSA
  • Harremanetarako pertsona:
    Ainara Iroz Zalba
    Tel.: +34 943 112895
  • E-maila: airoz@gipuzkoa.eus
Araudi aplikagarria

2021ko maiatzaren 25eko Diputatuen Kontseiluko akordioa, ondare artistikoaren eta artxiboen zerbitzuaren bitartez Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren diru laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena. (GAO 2021/06/08, 106 Zk.)

FA-KG-2024-0063 Foru Agindua, 2024ko otsailaren 21ekoa, Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzera zuzendutako dirulaguntzak emateko 2024. ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egitea onartzen duena. (GAO 2024/02/29, 43 Zk.)


  

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.