Gipuzkoako lurralde Historikoan arkeologi ondasunei eragiten dien obren ondoriozko arkeologia-jarduerak gauzatzeko diru laguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Arkeologia jardueratarako diru laguntzak (arkeologia interesa duten edo ustez duten gunetan ekimen pribatuak egindako  obren ondoriozko jarduera-gastuak konpentsatzeko).

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 13an bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea  derrigorrezko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoi tza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  •  Instantzia 
  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria(estatutuak, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, erregistroaren ziurtagiria, etab...).
  • Arkeologia jarduerari buruzko txostena 5.1.g atalean zerrendatzen  diren alderdi guztiak jasoko dituena.
  • Banku edo Kontu korrontearen titularitatea ziurtatzen duen dokumentua ( Hirugarrenen Alta, Gipuzkoako Foru Ogasunean izapidetua)
  • Zerga betebeharrak (ogasuna) egunean dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia (Enpresak) edo N.A.N-arena bere kasuan (partikularrak edo ordezkariak).
  • JEZ-aren barruan dagoela ziurtatzen duen agiria (autonomo eta enpresak soilik).
  • Eskuhartzearen jatorrizko fakturak.

 

Informazio osagarria
  • Helbidea:
    Ondare Historiko Artistiko eta Artxiboen zerbitzua, Okendo kalea 20,  9. 20004 DONOSTIA
  • Harremanetarako pertsona:
    Mertxe Urteaga. Arkeologoa
    Tel.: +34 943 112754
    E-maila: murteaga@gipuzkoa.eus

 

Araudi aplikagarria

G-2023-0268 Foru Agindua, ekainaren 8koa, arkeologi ondasunei eragiten dien obren ondoriozko arkeologia-jarduerak gauza tze ko 2023. ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egiten duena. https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2023/06/16/c2304302.pdf

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.