- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gordailuan, etnografia esparruan, formazio praktikak egiteko beka 2026
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-05-07 - 2026-05-28 23:59
- Arloa: Kultura ondarea
Deskribapena:
HelburuaGordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, etnografiaren alorrean izaera teorikoko eta praktikoko prestakuntza praktika egiteko beka bat da.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuGordailuan. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, etnografiaren alorrean izaera teorikoko eta praktikoko prestakuntza praktika egiteko beka bat da. Gordailua zentroa Irunen dago. Bekaren iraupena zortzi hilabetekoa izango da ikaslea praktikak egiteko Gordailuan sartzen den unetik hasita.
Eskaerak aurkezteko epeaLaguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo egunean hasi eta 2026ko maiatzaren 28an bukatuko da.
Bete beharreko baldintzakBeka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:
- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.
- EGA titulua edo baliokidea edukitzea eskabidea egiteko unean.
- Honako gaietan prestakuntza akademikoa egiaztatzen duten goi mailako unibertsitate tituluaren jabe izatea: Gizarte eta Kultur Antropologia, Historia, Kultur Ondarea edota Giza eta Gizarte Zientzietako beste graduren bat, bekaren helburuarekin bat etorriz gero.
Interneten bidez aurkezturiko eskaerak lehenetsiko dira dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.egoitza.gipuzkoa.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:
- Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria.
- Eskatzaileak Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
- Eskatzaileak zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan bost urteko gutxieneko epean auzotasun administratiboa izan duela, azken hamar urteren barruan, egiaztatzen duen agiria.
- Kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria
- Euskara ezagutzea. EGA titulua edo baliokidea. Titulazioaren bidez justifikatuko dute.
- Egiaztagiri akademikoak eta curriculum vitae, agirien bidez ziurtatua
- Helbidea: GORDAILUA. Auzolan 4. 20003 IRUN
- Harremanetarako:
Asier Agirresarobe Azkue
Tel.: 34 943 415175
E-mail: aagirresarobe@gipuzkoa.eus
- Asier Agirresarobe Azkue
- 943415175
- aagirresarobe@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.