Gordailuan, etnografia esparruan, formazio praktikak egiteko beka. (2022)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gordailua. Gipuzkoako ondare bildumen  Zentroan, etnografiaren alorrean izaera teorikoko eta praktikoko prestakun­tza praktika egiteko beka bat da.  Gordailua zentroa Irunen dago.  Bekaren iraupena zortzi hilabetekoa izango da ikaslea praktikak egiteko Gordailuan sartzen den unetik hasita. Epe horren baitan Gipuzkoatik kanpoko museoren batean hilabeteko egonaldia egingo da betiere  estatu espainolean.

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo egunean hasi eta 2022 urriaren 6an bukatuko da.

Bete beharreko baldintzak

Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.

-  EGA titulua edo baliokidea edukitzea eskabidea egiteko unean.

-  Honako gaietan prestakuntza akademikoa egiaztatzen duten goi mailako unibertsitate tituluaren jabe izatea: Gizarte eta Kultur Antropologia, Historia edo Kultur Ondarea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Interneten bidez aurkezturiko eskaerak lehenetsiko dira dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (2020ko abenduaren 31n, 31 urte baino gutxiago duela ziurtatuz).
  • Eskatzaileak Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
  • Eskatzailea zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan bost urteko gutxienezko epean azken hamar urtetan bizi izan dela egiaztatzen duen auzotasun administratiboaren egiaztagiria
  • Kontu korrontearen titularitate ziurtagiria
  • Euskera ezagutzea. E.G.A. titulua edo baliokidea. Titulazioaren bidez  justifikatuko dute.
  • Egiaztagiri akademikoak eta currículum vitae agirien bidez ziurtatua

 

Informazio osagarria
  • Helbidea:

          - GORDAILUA. AUZOLAN 2-4. 20003 IRUN

  • Harremanetarako

Xabier Kerexeta Erro

               - Tel.: 34  943 415175

- E-mail: xkerexeta@gipuzkoa.eus

 

 

 

 

Araudi aplikagarria

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Gordailua eta museoak zerbitzuak kudeatzen dituen bekak emateko oinarri arautzaileak.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.