Gipuzkoako lurralde historikoari buruzko azterketa historikoak egiteko ikerketa beka bat.
Azterketa historiko horien kronologiak erdi arotik hasita aro garaikidera bitarteko aldia hartuko du, betiere azken aro garaikide hori kronologia-ikerketa zabalago baten parte bada.
Ikasketak hainbat diziplinatatik landu daitezke.
Lana bakarka nahiz taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra emango da betiere, eta ikerkuntza taldearen ordezkari gisa izendatu behar da proiektuaren zuzendari bat. Auzotasun betekizuna soilik taldearen zuzendariari galdatuko zaio, ez gainontzeko taldekideei.
Ez da sartzen iturri dokumentalen edizioarekin lotutako proiektuak egitea eta katalogo eta inbentario dokumentalak egitea. Beka lortu duten lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka eman dela jakinarazi denetik kontatzen hasita.
HartzaileakBeka hau unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek lortu dezakete.
Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:
Unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek.
Atzerrian eskuratutako tituluak Hezkun tza gaietako eskumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lor tze ko eskaera aurkezterakoan
Deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak dituen edonork.
Eskatzaileak 31 urte bete ez izana deialdiaren urteko abenduaren 31n baloratuko da.
Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
Beka hau eskuratze a bateraezina da ikerkun tza hori bera nahiz beste edozein ikerkuntza egiteko bestelako beka edo laguntza rekin, baita astean 15 orduz baino gehiagoko ordainpekoedozein lanarekin ere.
Eskaerak aurkezteko epea
Aurkezteko epea 2023ko ekainaren 30ean amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako formularioaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko datu-orria erabiliz.
Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.
Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Okendo kalea 20, 20004 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia) aurkezteko.
Eskabidea (eskaera bitarteko telematikoen bidez egiten ez denean bakarrik)
39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 28. artikuluan aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak edo beste edozein administraziok egindakoak ez aurkezteko; beraz, administrazio jarduleak dokumentu horiek kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Administrazio publikoek elektronikoki jaso behar dituzte dokumentuak, beren sare korporatiboen bidez edo datu bitartekaritzarako plataformei edo horretarako prestatutako beste sistema batzuei kontsulta eginez.
Gipuzkoako Foru Aldundia Nisae Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarreragingarritasunerako nodoaren parte da. Plataforma hori euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztientzat da, haien artean eta gainerako administrazioekin datu elektronikoak trukatzeko nodo autonomiko gisa. Horrez gain, Foru Administrazioak foru sare korporatiboko aplikazioak edo dokumentuak egiaztatzea eta lortzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk erabiliko ditu.
Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
a)NA edo identifikatzeko agiria.
b)Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
c)Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun departamentuarekin egiaztatuko da hori.
d)Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.
e)Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko den banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago.
Pertsona eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
Jasoko diren agiriak Onartu dela edo ez dela onartu dioen ebazpena. Administrazioaren isiltasunaren ondorioak Balizko egintza administratiborik gertatzen bada ez onartutzat hartuko da, horrela xedatzen baitu 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 44.artikuluan. Informazio osagarria
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kultura ondareaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.