Arautzea Gipuzkoako txirrindularitza modalitateko kirol klubentzako dirulaguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, laguntzen deialdia argitaratzen den uneari dagokion denboraldian garatzen duten jarduerarako.
Laguntzen zenbatekoa
20.000,00 euro
HartzaileakGipuzkoako txirrindularitza modalitateko kirol klubak.
Baldintzak
- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
• Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
• Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
• Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.
Ez dute diru laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izendunen edo zuzeneko diru laguntzen onuradunek.
Eskaerak aurkezteko azken egunaHilabete bat Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitataratzen denetik, (Emandako epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epearen amaiera hurrengo lanegunera aldatuko da).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa - Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, diru laguntza dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
• Uneko denboraldiko jarduera-plana, egin beharreko jarduerak, zer lehiaketatan parte hartzen duten, proiektuak eta abar jasoko dituena.
• Denboraldiko gastuen eta sarreren aurrekontu zehatza. Bertan ez da jaso behar Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lerro honetarako aurreikusitako dirulaguntza, eta diruz lagundu nahi den aurreikusitako defizita adierazi beharko da.
• B4A formularioa, zuzendaritza batzordeari buruzkoa.
• B4B formularioa, hala badagokio; Kudeaketa Aurreratuko Diplomari buruzko ziurtagiria (3K).
• B4C formularioa, hala badagokio; klubak Kudeaketa Aurreratuko Diplomari (3K) buruzko ziurtagiria. ekitate politikak garatzeko dituen programei buruzkoa, programa horiek deskribatzen dituzten agiriekin batera (memoria, gastuen eta diru-sarreren balantzea eta abar).
• B4D formularioa, Euskararen ezagutza-maila eta erabilera.
Ebazpen Epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria
Informazio osagarria
KIROL ZERBITZUA.
Gisela Yoldi Iturbide 943-113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Jesús Gutiérrez Arosa 943-112486 / e-mail: jgutierrez@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua KirolakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.