C.3 - Eskola umeek igerian ikasteko sustapen jarduerak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Lehen hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dauden igeriketan ikasteko jarduerak antolatzea.

Laguntzen zenbatekoa

150.000,00 €

Hartzaileak

Gipuzkoako ikastetxeak. Halaber, hezkuntza bereziko ikastetxeek, lehen hezkuntzako ikastetxeetako hezkuntza bereziko ikasleen gelek eta eskola unitarioek beren ikasle guztiekin parte hartu ahal izango dute.
 

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak
 

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2024ko uztailak 1

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerekin batera, C3 formularioa aurkeztu beharko da (gauzatutako jardueraren gastuen eta diru-sarreren memoria eta balantze xehatua), bai eta kirol-instalazioaren zuzendaritza teknikoak edo irakasleek jarduera egin dela egiaztatzen duen ziurtagiria ere.

Ebazpen epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2024ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2024ko apirilaren 16an egindako batzarraldian (GAO: 2024-04-26; 81. zenbakia)

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Leire Orbegozo 943 11 24 97/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Oihana Zunzunegi 943-112493 / e-maila: ozunzunegi@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.