Etorkizuneko kirolariak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako etorkizuneko kirolarien 2022rako izendapen prozedura arautzea

Onuradunak

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izendatu ahal izango dira etorkizuneko kirolari bezala:

a) Dagokion Gipuzkoako federazioko lizentzia indarrean duela egiaztatzea.

b) 1999/2007 aldian jaioak izatea.

c) 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean, oinarri hauen 1. eranskinean adierazitako kirol-merezimenduren bat lortu izana. Egoera jakin batzuen aurrean (lesioa, gaixotasuna), Ebaluazio Batzordeak, dagokion Gipuzkoako federazioaren txostena jaso ondoren, gutxieneko kirol-emaitza horiek lortu ez dituzten kirolariak izendatzea proposatu ahal izango du, salbuespenezko arrazoiengatik, eta honako esparruetan, txosten tekniko baten bidez, gaitasun handiak egiaztatzen badituzte: aurreko kirol-esperientzia, azken hiru urteetako kirol-aurrerapena, kirol-hastapenari buruzko txostenak eta kirolerako beste gaitasun batzuk. Nolanahi ere, Kirol Zuzendaritza Nagusiari dagokio, egindako proposamenak onartzea.

COVID-19aren ondoriozko pandemia dela eta, dagokion kirol modalitateko txapelketak edo 1. eta 2. eranskinetan zehazten diren merituak lortzeko beharrezko baldintzak egon ez badira, Batzorde Ebaluatzaileak, 2020 edo 2021eko deialdietan Etorkizuneko Kirolariak izendatuak izan ziren kirolarien baldintza luzatu ahal izango du, hurrengo deialdira arte.

 

Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea

- Etorkizuneko kirolari izendatzea proposatu ahal izango dituzte:
a) Gipuzkoako kirol-federazioak edo beste erakunde gipuzkoar batzuk, baldin eta federazio horiei dagozkien eskuordetutako funtzio publikoak betetzen badituzte.
b) Egoitza soziala Gipuzkoan duten kirol klubek.

- Foru Aldundia proposamena egin duen entitatearekin
komunikatuko da beti, federazioek eta klubek eskaerak aurkeztean
adierazitako bitartekoen bidez.

- Izendapena egiten duenak berariazko eta idatzizko baimena eskatuko die etorkizuneko kirolariei eta/edo haien legezko ordezkariei, hala badagokio, etorkizuneko kirolari bezala izendatua izateko, oinarri arautzaile hauek onartzen dituztela eta haien nortasuna Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea baimentzen dutela agerian uzteko.

- Etorkizuneko kirolariak izendatzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar dira 1. eta/edo 2. eranskinetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak, hori guztia horretarako prestatutako inprimakien arabera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko dirulaguntzen aplikazio telematikoa erabiliz (https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/subvenciones).
Etorkizuneko kirolaria izendatzeko aurkezten den kirol merezimenduaren azalpenean adierazi behar dira: lehiaketaren izena, eguna, tokia, kirol espezialitatea, kategoria eta lortutako postua. Hori guztia adierazten ez bada, ez da kontuan hartuko.

- Kontuan hartuko diren kirol diziplinak dira soilik 16/2006 Dekretuaren eranskinak, urtarrilaren 31koak, Euskadiko Kirol Federazioenak, eta haren ondorengo aldaketek kirol modalitateen eta diziplinen katalogoak jaso dituztenak.

- Oinarri hauen ondorioetarako, modalitate, diziplina edo proba olinpikotzat joko dira indarrean dagoen ziklo olinpikoko udako nahiz neguko joko olinpikoen programa ofizialean sartuta daudenak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Emandako epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epearen amaiera hurrengo lanegunera aldatuko da.

 

Ebazpen Epea

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea, eskaerak aurkezteko aldia zabaltzen den egunetik zenbatzen hasita, ezin du sei hilabete baino luzeagoa izan.

 

Araudi aplikagarria

2022urtean Gipuzkoako Etorkizuneko Kirolariak izendatzeko oinarri arautzaileak eta deialdia. 2021ko azaroaren 11an argitaratua (GAO zbk: 216) 

 

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Leire Orbegozo 943-112497 - Pili Zabala Maiz 943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Libana Taboada Moran 943-112131 / e-maila: ltabooada@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.