Dirulaguntzen deialdia argitaratzen den uneko denboraldian gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzeko laguntza ekonomikoak emateko arauak ezartzea, norgehiagoka erregimenean ematea arautzea.
Diruz lagunduko diren jarduerak izango dira kirol klubek, kirol taldeek eta ikastetxeek infantil, kadete eta jubenil kategorientzako antolatzen dituztenak, GKP lantzeko Gipuzkoa Foru Aldundiarekin hitzarturiko modalitateekin bat etorriz, helburu bezala harturik kirol teknikarien kalitatea hobetzea, arbitroak atzematea eta egiturak profesionalizatzea.
Laguntzen zenbatekoa206.000,00 euro
HartzaileakGipuzkoako kirol klubak, kirol elkarteak eta ikastetxeak.
Baldintzak- Dirulaguntza hauek emateko baldintza izango da GKP akordio bat egotea egokia den modalitatearekin.
- Laguntzak eskatzen dituzten entitateek modalitatearekin egindako akordioan GKP jarduera gisa jasotako infantil, kadete eta jubenil kategorietako lehiaketa ofizialetan parte hartu behar dute.
- Halaber, erakunde eskatzaileek urteko kuota bat izan beharko dute ezarrita beren infantil, kadete eta jubenil kirolarientzat, eskainitako zerbitzuengatik: 100 eta 400 euro artekoa.
- Profesionalizatzeko laguntzen kasuan, aurrekoez gainera baldintza hauek ere bete behar dira:
Hilabetekoa izango da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik (Emandako epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epearen amaiera hurrengo lanegunera aldatuko da)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
ARRAUNKETAREN kasuan: |
· B2A formularioa, ARRAUN formularioa, taldeei eta, hala badagokio, GKP kirolariei dagokiena. |
· B2B formularioa, kirol egituren profesionalizazioari eta/edo koordinazioari dagokiona. |
· Eskaera hau lankidetza estuan diharduten hainbat erakundek batera aurkeztu ahal izango dute (kasu honetan, tartean dauden erakunde guztien baimena erantsi beharko da). |
· B2C inprimakia: Era berean, egiturak profesionalizatzeko laguntzen kasuan, eskaerekin batera profesionalaren lan-egoera normalizatua egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. |
SASKIBALOI ETA ESKUBALOIAREN kasuan: |
· B2A formularioa, SASKIBALOIA eta ESKUBALOIA formularioa, taldeei eta, hala badagokio, GKP kirolariei dagokiena. |
· B2B formularioa, egituren profesionalizazioari dagokiona. |
· Eskaera hau lankidetza estuan diharduten hainbat erakundek batera aurkeztu ahal izango dute (kasu honetan, tartean dauden erakunde guztien baimena erantsi beharko da). |
· B2C inprimakia: Era berean, egiturak profesionalizatzeko laguntzen kasuan, eskaerekin batera profesionalaren lan-egoera normalizatua egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. |
· B2D formularioa, GKP arbitraje-langileei dagokiena. |
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria
Informazio osagarria
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua KirolakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.