C.2.a) - Errendimenduko kirol materiala


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Errendimenduko kirola sustatzeko kirol materiala erostea. 

Laguntzen zenbatekoa

60.000,00 euro

Hartzaileak

Aurreko oinarriko apartatuetan adierazitako materialerako laguntzak Gipuzkoako kirol federazioek soilik eskuratu ahal izango dituzte, ekitaldi honetan txandaka dagokien kirol modalitateetan. Aurtengoak, hain zuzen, Gipuzkoako federazio hauetakoak izango dira: arraunketa, boleibola, bolok eta toka, euskal pilota, halterofilia, kirol egokitua, surfa eta tiro olinpiarra.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Hilabete, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- C2A formularioa: eskuratu beharreko materialaren deskribapena eta ezaugarriak, eta materialaren zenbatekoa.

- Eskatutako materialaren aurrekontua, dagokion federazioa haren erakunde hartzailea dela adierazten duena.

Materialaren prezioa 9.000,00 eta 18.000,00 euro bitartekoa denean, hiru hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez; eta prezio hori 18.000,00 eurokoa baino handiagoa denean, lau hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez.

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzen da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2024ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2024ko apirilaren 16an egindako batzarraldian (GAO: 2024-04-26; 81. zenbakia)

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

 

Leire Orbegozo  943 112497  / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.