- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
C.2. Kirol materiala erostea
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-27 - 2025-07-01
- Arloa: Kirolak
Deskribapena:
HelburuaKirol materiala erostea.
XedeaC.2.a) Errendimenduko kirol materiala erostea.
C.2.b) Eskola kiroleko kirol materiala federazioentzat erostea.
Laguntzen zenbatekoaC.2.a): 60.000,00 euro
C.2.b): 33.250 euro
HartzaileakC.2.a). Aurreko oinarriko apartatuetan adierazitako materialerako laguntzak Gipuzkoako kirol federazioek soilik eskuratu ahal izango dituzte, ekitaldi honetan txandaka dagokien kirol modalitateetan. Aurtengoak, hain zuzen, Gipuzkoako federazio hauetakoak izango dira: ehiza, aire kirolak, gimnastika, golfa, hipika, judoa, karatea, mendizaletasuna, motoziklismoa, igeriketa, mahai tenisa eta arku tiraketa.
C.2.b) Gipuzkoako kirol federazioek,klubek edo irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek,baldin eta dagokien ikasturteko eskola-kiroleko programan jasotako jardueretan laguntza teknikoko funtzio publikoak egiteko eskuordetza eman bazaie.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa- C.2. Eskuratu beharreko materialaren deskribapena eta ezaugarriak, eta materialaren zenbatekoa.
- Eskatutako materialaren aurrekontua*, dagokion federazioa haren erakunde hartzailea dela adierazten duena.
*C.2.a)ren kasuan soilik: Materialaren prezioa 9.000,00 eta 18.000,00 euro bitartekoa denean, hiru hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez; eta prezio hori 18.000,00 eurokoa baino handiagoa denean, lau hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez.
Eskaerak aurkezteko epea2025eko uztailaren 1a.
Ebazpen epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezesten da.
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaJARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA
Artur Gonzalez 943 112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ander Otaegi 943 11 2491 / e-maila: aotaegi@gipuzkoa.eus
- Artur Gonzalez Larrañaga
- 943112497
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.