Kadete, gazte eta junior kategorietako modalitate kolektiboetako taldeen lehiaketa jardueretarako joan-etorriak (beren kategoriako Estatuko Txapelketaren azken faseko lehiaketa ofizialetan parte hartzen dutenak, betiere fase hori EAEkoa baino eremu handiagoan egiten bada).
Laguntzen zenbatekoa
100.000,00 euro (Mugikortasuneko lau ataletan)
HartzaileakGipuzkoako kirol klubek izango dute dirulaguntza hauek jasotzeko aukera, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Kirol klubek egiaztatuko dute beren kadete, gazte edo junior kategorietako talderen bat Estatuko txapelketaren fase finalean parte hartzeko sailkatu dela.
- Ez dute dirulaguntza jasotzeko aukerarik izango Gippuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza izendunen edo zuzeneko dirulaguntzen onuradun diren taldeek edo Kirolgi Fundazioaren laguntzak jasotzen dituztenek.
BaldintzakOinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.
Eskaerak aurkezteko epea2024ko uztailaren 1
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- C5D formularioa, modalitatea, taldea, kategoria, faktura zk., joan-etorria, data eta kostua adierazita.
- Estatuko txapelketaren fase finalerako sailkatu del ajaostzen duen federazioaren ziurtagiria.
- Egindako gastuengatik faktura xehatuak, eguna, egindako joan-etorria eta taldea adierazita.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntzen deialdiaren aurreko urteko ekainaren 1etik deialdiaren urteko maiatzaren 31ra bitartean egin beharko dira. Joan-etorriak aldi horretan egon arren, aurreko urteko laguntza-deialdian diruz lagundutako joan-etorriak badira, jarduera horiek ez dira berriro diruz lagunduko.
Ebazpen Epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarriaInformazio osagarria
KIROL ZERBITZUA.
Gisela Yoldi Iturbide 943-113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ander Otaegi 943-112491 / e-maila: aotaegi@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua KirolakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.