A.4 - Gipuzkoako toki erakundeak - Jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak, gipuzkoarrei zuzenduta


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako toki erakundeei diru laguntzak ematea, Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko.
Zehazki, lerro honen bidez, diruz lagunduko dira 2023-2024 denboraldian egingo diren programa hauek:
- KOZ – Kirol Orientabide Zerbitzua (A.4.a)
- Lan bizitza eta familia jarduera fisikoa bateragarri egitera zuzendutako esku hartzeko programak (A.4.b)
- 65 urtetik gorako herritarren artean jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.c)
- Nerabeen artean (12-18 urte) jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.d)
- Udalerri txikietan kirol programak ezartzea (A.4.e)
- Emakumeok Mugimenduan kanpainarekin lotuta, emakumeentzako kirola edo Jarduera fisikoko programak garatzea (A.4.f)

Laguntzen zenbatekoa

250.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako toki erakundeak.

Baldintzak

Oinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2024ko uztailaren 1a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Diru laguntza hauen bigarren eta hirugarren oinarri orokorretan adierazitako agiriak.

Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitako agiriak:

A.4.a) atalean sartutako jardueretarako:

- A4A formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

A.4.b) atalean sartutako jardueretarako:

- A4B formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

A.4.c) atalean sartutako jardueretarako:

- A4C formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

A.4.d) atalean sartutako jardueretarako:

- A4D formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua .

A.4.e) atalean sartutako jardueretarako:

- A4E formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

A.4.f) atalean sartutako jardueretarako:

- A4F formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik hasita.

Isiltasun Administratiboaren efektuak

Eskaera ezetsitzat jotzen da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2024ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2024ko apirilaren 16an egindako batzarraldian (GAO: 2024-04-26; 81. zenbakia)

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Leire Orbegozo 943 112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus
Mª Jose Paredes 943 112429 / e-mail: mparedes@gipuzkoa.eus
 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.