C.5.b) Parte hartzeko lehiaketa jardueretarako joan-etorriak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Parte hartzeko lehiaketa jardueretarako joan-etorriak.
Atal honen helburua da ikasturte bakoitzeko eskola kiroleko programaren barruan txertatzen diren lehiaketa jardueretan parte hartzen duten ikastetxeek egiten dituzten joan-etorriengatiko dirulaguntzak ematea, betiere joan-etorri horiek mugikortasuneko udal planetatik kanpo baldin badaude. Gainera, ezingo da C.5.c) atalaren bidez dirulaguntzarik eskatu joan-etorri horietarako.

Laguntzen zenbatekoa

100.000,00 euro (Mugikortasuneko lau atalentzat)

Hartzaileak

Eskola kiroleko programan bildutako partaidetzako lehiaketa jardueretako joan etorrietarako laguntzen kasuan, laguntza horiek Gipuzkoako ikastetxeek eskuratu ahal izango dituzte.

- Izena emanda egotea laguntza deialdiaren urtean amaitzen den ikasturteko eskola kiroleko programako parte hartzeko lehiaketetan, bakar-bakarrik benjamin, alebin, infantil  eta kadete kategorietako ikasleei zuzenduak direnetan.

- Kirolariek garraio berezia eskatzen duen materiala eraman behar duten banakako zenbait modalitateren kasuan, hala nola piraguismoan eta txirrindularitzan, probak antolatzen dituzten federazio arduradunek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.

 

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Diru laguntzei buruzko aplikazioaren bitartez egin eskaera
- Eskola kiroleko programaren aplikazioan balorazioa egiteko beharrezko datuak betetzea

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2024ko uztailak 1

Ebazpen Epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2024ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2024ko apirilaren 16an egindako batzarraldian (GAO: 2024-04-26; 81. zenbakia)

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Leire Orbegozo 943 112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Ander Otaegi 943 112491 / e-mail: aotaegi@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.