C.5.a) - Mugikortasuneko udal planak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Mugikortasun Udal planak.

- Apartatu honen xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, eskola kiroleko programan sartutako lehiaketako jardueretarako joan-etorriak hobetzera zuzendutako mugikortasun planak prestatu eta mantentzeko.

- Era berean, laguntza modalitate honen bidez finantzatu egingo dira garraio publikoa eta kolektiboa edo beste garraiobide alternatibo batzuk erabiltzea sustatzen duten mugikortasun planen barruan sartutako joan-etorriak.

 

Laguntzen zenbatekoa

100.000,00 euro (Mugikortasuneko lau atalentzat)

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak eta joan-etorriez ardura duten beste eragile batzuek, betiere diru laguntza eskaera kirol eragile bakar batek zentralizatzen badu eta plana aurrez eman bazaio aditzera Kirol Zuzendaritza Nagusiari.
 

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2024ko uztailak 1

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- C5A formularioa (garatutako mugikortasun planaren memoria eta sarrera eta gastuen balantzea).

- Faktura xehatuak, eguna eta egindako joan-etorria zehaztuta.
 

Erabakitzeko epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2024ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2024ko apirilaren 16an egindako batzarraldian (GAO: 2024-04-26; 81. zenbakia)

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

 

Leire Orbegozo 943 112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Ander Otaegi 943 112491 / e-mail: aotaegi@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.